Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Irungo EH Bilduk "geldiunea eta informazio falta" sumatu ditu hirian PSE-EAJ negoziazioen ondorioz

Irungo EH Bilduk esan duenez, "gehiegi" luzatzen ari da bi alderdi horien arteko negoziazio prozesua, "susmoa dugu legeak ezarritako epeak agortuko dituztela".

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2015/07/10
Irungo EH Bilduko kideak, hauteskunde kanpainako ekitaldi batean

Irungo EH Bilduko kideak, hauteskunde kanpainako ekitaldi batean

Irungo EH Bilduk kezka adierazi du Irunen PSE eta EAJ aurrera eramaten ari diren negoziazio prozesuarekin, udalaren kargu, liberazio eta soldata nahiz asignazio banaketarako izan daitekeena koalizioko kideen ustez. Negoziazio horiek “luze, oso luze” doazela iritzi du. Horrek udalaren zereginean “geldiunea” eragiten duela uste du, eta akordioaren bilatze horren gaineko “informazio falta” dagoela esan. Izan ere, Irungo EH Bilduk esan du beste herri edo erakunde batzuetan EAJren eta PSEren arteko negoziazioen edukien berri ematen ari zaizkiela herritarrei, “batez ere eduki programatikoen berri”, eta Irunen ez: “Isiltasuna da nabaria den bakarra”. Bi alderdi horien artean hasitako prozesuan ezadostasunak dauden edo ez, ez daki EH Bilduk, baina bai exijitu du arin har ditzatela bi alderdiek erabakiak: “Udal hauteskundeetatik hilabete eta erdi inguru pasatu da, eta udalbatza osatu zenetik ia hilabete. Irundar hiritarrok egunero pairatzen dugun gardentasun eza salatu nahi dugu”. EAJ, mahai batetik bestera Irungo EH Bilduk esan duenez, Euskal Erkidego Autonomoan PSE-EEk eta EAJk egin duten akordioak, Irunen ere bi alderdi horiek elkar ulertzera “behartzen” ditu, eta termino horietan koalizioak ulertzen du bi alderdi horien arteko negoziazioak martxan egotea. Baina alderdi subiranistak adierazi duenez, negoziazio horiek hasi baino lehen, EH Bildu eta Si Se Puede Irunekin batera lan mahai batean zegoen parte hartzen Irungo EAJ hainbat gaiz gogoeta egiteko, “baina gai horiek mahaiaren gainean zeudela, EAJk mahaia utzi eta PSErekin negoziatzen hasi zen”. Gai horiek ziren, besteak beste, zinegotzi eta alderdien asignazioak, eta liberatuen kopuruak eta soldatak (politikoenak eta bestelakoenak). Eta mahai horretan EH Bilduk azaldutako proposamenean jasota dagoenez, horien kopurua eta asignazioak “proportzionalagoak” izatea bilatzen zen, “aurreko soldata taula goitik behera aldatuz”. Taula horren arabera, gehien kobratuko duen liberatuak ezingo du gutxien kobratzen duenaren bikoitza kobratu; hortaz, alkatearen kasuan (udalean gehien kobratzen duen liberatua da), orain artean izan duen urteko 59.500 euroko soldata 45.000n geldituko litzateke. Hau da, soldaten jaitsiera, alkatearen kasuan bezala, orokorra planteatzen du EH Bilduk, eta alkatearen kabineteko lanpostu bat kentzea. Proposamen horrekin Si Se Puede Irun ados zegoela esan du EH Bilduk; EAJ, mahai horretan izan zen bitartean, “planteamendu horretatik nahiko urrun” ikusi zuen koalizioak, “soldaten jaitsieraren alorrean batik bat”. Proposamen horrekin aurrrera jarraituko duela adierazi du Oinatz Mitxelena buru duen alderdiak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.