Gaur, San Kristobal Eguna dela eta, autobus zerbitzua lehenago bukatuko da Irunen

Gidarien eguna gaur izaki, Irun barruko garraio publikoan aldaketak egongo dira: lehenago bukatuko dira Irunbusen zerbitzuak.

Irunbusen autobus berrietako bat

Irunbusen autobus berrietako bat

Gaur, uztailak 10, San Kristobal Eguna da, gidarien eguna. Horregatik, Irun barruko autobus garraio zerbitzua lehenago bukatuko da. Irunbusek azken autobusak zein ordutan aterako diren jakinarazi du. Honakoak dira irteera ordu horiek: L1 linea, Zaisa-Ospitalea
  • Ospitaletik azken irteera, 21:00etan.
  • Zaisatik azken irteera, 21:00etan.
L2 linea, San Juan-Katea-Suhiltzaileak
  • San Juandik azken irteera, 21:00etan.
  • Suhiltzaileen estaziotik azken irteera, 21:00etan.
L2a linea, San Juan-Katea-Txingudi
  • San Juandik azken irteera, 20:00etan.
  • Txingudi merkataritza gunetik azken irteera, 20:20an.
L3, Artiako mikrobusa
  • San Juan Artia azken irteera, 20:35ean.
  • San Juan Olaberria azken irteera, 20:50etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.