Ondasun Higiezinen zerga borondatez ordaintzeko azken eguna hilaren 10a, ostirala da.
Euskal Herria etorbidea, Irunen
Ondasun Higiezinen Zergaren (OHZ) borondatez ordaintzeko azken eguna ostirala izango da, Irungo Udalak gogorarazi duenez. Ordainketa horiek edozein banketxen egin daiteke, bertan ordainagiria aurkeztuz. Ordainagiririk ez dutenek, zuzenean egin dezakete ordainketa Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) dauden makinetan.
Bestalde, ordainketa banketxe bidez helbideratua dutenei ostiralean bertan kenduko zaie kontutik dirua.