Herritarrei faktura berriaren gaineko xehetasunak, eta dirua aurrezteko gomendioak emango dizkie KIUBek. Bidasoko Hitza.

Argindar kontratuen berri emango du, besteak beste, KIUBek
Uztailaren 1etik abian da elektrizitate faktura berria, eta hiriko Kontsumitzaileen Informazio Udal Bulegoak (KIUB) atal berezia egin du
bere webgunean berritasun horrek dakartzan xehetasunen berri emateko. Horretan kontsumitzaileei, era erraz batean, aukera emango zaie norberaren elektrizitate kontsumoa kalkulatzeko: uneoro energiaren prezioa zein den, kontratu moten informazioa, edo fakturen simulazioa egiteko atala aurki daitezke bertan.
Internetez bai, baina aurrez aurre ere. KIUBek zuzeneko arreta zerbitzua ematen du HAZen bulegoan (San Martzial kalea, 2). Baina hori erabiltzeko aurrez izena eman behar da 010 telefono zenbakira deituz. Bestela, posta elektronikoz edo telefono dei zuzen bidez (943 50 55 36) jai daitezke harremanetan herritarrak kontsumitzaileen bulegoarekin.