Hunkigarria izan da Txomin Sagarzazu Anzisar alkate izendatzeko gaur goizean udaletxean egin den osoko bilkura. Alkate berria, eta hamar aurpegi berri izango dira hurrengo lau urteetan Hondarribiko korporazioan.
Jose Antonio Santano izango da Irungo alkate 2019ra arte. Gaurko kargu hartze udalbatzarrean ez da ezustekorik izan.
Hamazazpi zinegotzi, 10 gizon eta zazpi emakume. Horiek Hondarribiko Udala osatuko dutenak. Txomin Sagarzazu alkatea izan da lehena kargua hartzen. Bidasoko Hitza
Tomas Elgorriagaren askatasuna alemanez eskatzen duen pankartaren atzean argazkia egin dute ostiraleroko preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzean, Friburgoko elkartasun taldeei helarazteko.