Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Alemaniatik ikusiko den argazkia egin dute Hondarribian

Tomas Elgorriagaren askatasuna alemanez eskatzen duen pankartaren atzean argazkia egin dute ostiraleroko preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzean, Friburgoko elkartasun taldeei helarazteko.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/06/13
Tomas Elgorriaga argazkia alemanez

Elgorriagaren alde busti ziren bere herrikideak (arg: Andoni Canellada/Argazki Press)

Iazko azarotik Alemaniako Mannheim herrian preso dagoen Tomas Elgorriaga Kunze hondarribiarraren aldeko ekitaldi berezia egin zuten atzo San Pedro kalean, ostiraleroko preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzearen amaieran. Elgorriagaren askatasuna eskatzeko eta haren alde Friburgon egiten ari diren mobilizazioekin bat eginez, alemanez idatzitako pankarta zabaldu zuten, eta bildutakoek argazkia atera zuten pankartaren atzean, Alemaniako elkartasun taldeei bidaltzeko. Argazkiaren ondoren, Alfonso Sastrek Elgorriagaren omenez idatzitako olerki bat irakurri zuen idazlearen semeak. Txalo artean eta Elgorriagaren aldeko oihuekin bukatu zen ekitaldia.
Tomas Elgorriaga argazkia

Eguraldiak ez zuen argazkia zapuztu (arg: Andoni Canellada/Argazki Press)

Alemaniako poliziak iazko urriaren 31n atxilotu zuen Elgorriaga Mannheim herrian, Hesse eskualdean. Azken hamarkadan Friburgon bizi izan da hondarribiarra, bertan ikasketak burutu eta lan egin duelarik. Elgorriagaren atxiloketaren ondoren elkartasun taldeak sortu dira Friburgon, eta azken asteotan mobilizazio ugari burutu dituzte kalean nahiz unibertsitatean, hala nola, elkarretaratzeak, hitzaldiak, eta abar. Datozen asteetarako hitzaldia antolatzen ari dira Hondarribiko Olagarro elkartean. Presoaren egoera zein den azaltzeaz gain, Alemanian egiten ari diren mobilizazioen berri eman nahi dute.

15 urte Euskal Herritik urrun

Mannheimen atxilotu zutenean, bilatzeko eta atxilotzeko agindua emana zegoen Elgorriagaren kontra, Espainian nahiz Frantzian, “banda armatuko kide izatea eta agiriak faltsutzean kolaboratzaile izatea egotzita”. Frantziako Justiziak bitan zigortu du Elgorriaga auzi-ihesean. 2003. urtean lau urteko espetxe zigorra ezarri zioten eta lurralde frantziarrean egotea debekatu. 2006an ere auzipetu zuten. Atxiloketaren unean Hesseko poliziak jakinarazi zuen hondarribiarra Frantziara estraditatuko zutela, han ezarrita duen zigorra bete dezan. 2000 urtetik ihes eginda zegoen. Bi urte lehenago atxilotu zuten Elgorriaga, 1998 urtean. Torturak eta tratu txarrak jaso zituela salatu zuen hondarribiarrak, baina epaitegiek ez zuten bere salaketa aztertu nahi izan. Urte eta erdi preso eman zuen Espainiako estatuan, baldintzapeko askatasuna jaso zuen arte. Ordutik, Euskal Herritik kanpora bizi izan da Tomas Elgorriaga, joan den azaroan Alemaniako poliziak preso hartu zuen arte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.