Hondarribia eta San Juan, trainerilla liga eta txapelketa jokoan

Gipuzkoako Trainerilla Ligako azken jardunaldia jokatuko dute bihar Mutrikun, eta Gipuzkoako Txapelketa igandean. Ligako sailkapenean berdinduta daude berdeak eta arrosak.

Hondarribia Trainerilla liga

Bi bandera jokoan izango dira asteburuan Mutrikun

Gipuzkoako Trainerilla Ligako azken jardunaldia jokatuko dute bihar Mutrikun, 16:30etik aurrera. Maila nagusian, gizon seniorretan Pasai Donibane-Koxtape eta Hondarribia Arraun Elkartea lehen postuan berdinduta daude eta berdinketa hori azken jardunaldian hautsiko da, berdeen edo sanjuandarren alde. Bi trainerilla horiek iganderako ere faborito dira, Gipuzkoako Txapelketarako. 11:00etan hasiko dira estropadak. Gizon nagusiez gain, emakumeak eta gizon juniorrak ere uretaratuko dira. Larunbateko estropadek sailkatze proba bezala balioko dute iganderako. Ikus ligako sailkapena, maila guztietan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.