Katea-Landetxako jaien azken asteburua iristear da

San Isidro jaien azken txanparen barruan haurrek eta gazteek izango dute tokia

Aurreko asteburuko larunbateko herri paellada

Aurreko asteburuko larunbateko herri paellada

Hiru asteburutan egiten ari dira Landetxa-Katea auzoko jaiak, San Isidro Jaiak. Aurreko bi asteburuetan giroa ederra izan da auzoan, eta hurrengoari begira ere jendetza espero dute antolatutako ekitaldietan. Landetxa Ventas Katea Auzo Elkarteak antolatu ditu festak. Honakoa da astebururako prestatu duten egitaraua: Hilak 22, ostirala
  • 17:30-20:00, photo call-a, Gazte Selfie-a.
  • 17:30-19:30, saltoka dabiltzan gailuekin jarduera, 7 Legoazko Tailerra.
  • 17:30-19:30, dantza eta joko saioa: Kinnect Just Dance 2015, Wii saioa (karaokea) eta ping-pong txapelketa (Martindozenea Gaztelekuak antolatua).
  • 19:00, auzo elkartean, No nos olvides antzerkia, Donostiako Kemen antzerki taldearena.
Hilak 23, larunbata
  • 11:00, xake txapelketa auzo elkartean.
  • 17:00, musika tailerrak Eskola Musik-en eskutik: bateria, perkusioa, txalaparta, gitarra, baxua, eta abestea.
  • 17:00, parkour erakustaldia frontoitik hasi eta auzo elkarte gaineko plazaraino.
  • 18:00, break dance erakustaldia
  • 22:00, Eyoh Primasso Estudio musika jaialdia. Partaideak: Rojo&NobleBestz; Sam Gonzalez; Soma Selekta eta DJ Punto.
Hilak 24, igandea
  • 09:00, mendi irteera auzoaren inguruan Elatzeta elkartetik aterata. Bukaeran, auzoko mapa erraldoia ikusteko aukera izango da.
  • 11:30, pala txapelketaren finala.
  • 11:30, Cupcake tailerra pilotalekuan.
  • 17:00, urteko ekintzen erakustaldia pilotalekuan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.