Euskararen ibian lehen hondar alea jarri zuten ostiralean. Euskara sustatzeko parte hartze prozesuko bigarren bilera hilaren 29an egingo dute eta azkena ekainaren 12an.
Larunbateko bisita gidatuaren barruan Pampinot kaleko jauregia bisitatuko dute, 11:00etan gaztelaniaz eta 16:30ean euskaraz. Erreserba egitea komeni da.
Legealdian, eta kanpainan, herritarren parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena izan da EH Bilduren mezu nagusienetakoa. Oinatz Mitxelenak gaian sakondu du.
Aduana kalean egin nahi du Santanok autobus geltokia. Egitasmo "egingarria" dela esan du PSE-EEren alkategaiak, eta epe kontuan "azkar" egin daitekeena.
Euskararen erabileran eragin nahi du Irungo EAJk, eta hainbat arlotan garatzeko proposamenak egin ditu gaur Xabier Iridoy zerrendaburuak
Lehenengoz aurkeztuko da hauteskundeetara Si Se Puede Irun. Elkarlanaren bidetik doaz euren proposamen asko. David Soto da zerrendaburua.
Real Unionen Bigarren Mailarako bidea igandean hasiko da. Igoera kanporaketako lehen neurketa etxean jokatuko du, UCAM Murcia kontrario duela.
Si Se Puede Irun, kirol azpiegiturak zentzuz erabiltzearen alde. Txingudi Tenis Kluba udalak erosi duelako kexu agertu da taldea. David Sotok lotsagarritzat jo du haurrek ezin egitea Eskola Kirola baliabide ekonomiko faltagatik.
Lehen aldiz aurkezten da alkategai Hondarribian, baina Txomin Sagarzazu jeltzaleari ez zaio eskarmenturik falta udalean. Igandetik aurrera Aitor Kerejeta alkateak utzitako eserlekuan eseri nahi du, eta horretarako buru belarri ari da hauteskunde kanpainan.
San Isidro jaien azken txanparen barruan haurrek eta gazteek izango dute tokia
Koalizioak "herritarren gehiengoaren interesak" defendatzen dituela adierazi dute idatzi batean
Hondarribiko Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) udal hauteskunde programako puntu nagusiak azalduko ditu gaur (asteazkena) arratsaldean Rio Bidasoa hotelean. 19:30ean hasiko da eta Txomin Sagarzazu alkategaiak azaldu duenez, ekitaldi irekia da eta herritar guztiei gonbitea luzatu die Twitter bidez.