Igande goizean Gipuzkoako Trainerilla Ligako 7. jardunaldia Hondarribian egingo dute, hondartza parean. Erlojuaren kontrako modalitatean egingo dute estropada, 11:00etatik aurrera. 33 ontzi daude izena emanda, seina gizonen ligan eta kopan, 12 emakumeetan, eta bederatzi Gazte Mailan.
Abotsanitz alderdiak Mendelun izango du gaur, osteguna, hauteskunde kanpainako ekitaldia, 19:30ean. Ibai Labaienek azaldu duenez, besteak beste krisiaren kontrako neurriak proposatuko dituzte Mendelun, "bereziki kolpatuak direnak kontuan izanik".
Kote Guevara liburuzaina pozik dago lantoki berrian. Zuloaga Etxea handitzen duten bitartean, Biteri kalean ireki dute behin behineko liburutegia, modulukako azpiegitura batean. Erabiltzaile eta langileei asko gustatu hartu dute leku berria.
Hondarribiko EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia burutu zuen atzo Portuan. Lore Erriondo alkategaiak lehen urrats bezala udal inbentario bat egitea proposatu zuen.