Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lore Erriondo: "Herritarrengana jo behar dugu, ez beraiek guregana"

Hondarribiko EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia burutu zuen atzo Portuan. Lore Erriondo alkategaiak lehen urrats bezala udal inbentario bat egitea proposatu zuen.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/05/14
Lore Erriondo EH Bildu

Erriondo, atzoko mitinean, zerrendako kideak atzean dituela

Hondarribiko EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia burutu zuen atzo Portuan. Dozenaka zale gerturatu ziren San Pedro kalean 19:00etatik aurrera eginiko mitinera. Udal hauteskundeetara aurkeztu duten zerrendako kideak atzean zituztela, Lore Erriondo alkategaia eta Xabier Olano ahaldun nagusirako hautagaia mintzatu ziren. Txalapartarekin eginiko deiaren ondoren, Miren Legorburuk aurkeztu zuen ekitaldia. Zerrendako kideei oholtzara igotzeko eskatu zien, eta jarraian Erriondori zuzendu zitzaion, gerturatzeko eskatuz. “Indarra eta ilusioa” duen emakumea dela nabarmendu zuen Legorburuk, “talde guztiak duen bezala”. Egungo udal politika iraultzeko asmoa azaldu zuen EH Bilduren hautagaiak atzo, eta lehen urratsa udalaren ondasunen inbentario bat egitea izango dela adierazi zuen, “hondarribiarrek jakin dezaten zer den eurena”. Bere hitzetan, egungo udalaren ezaugarria “pribatizazioa” da, eta hori aldatzeko beharra azaldu zuen. Hitzaldiaren ardatz hiru gai izan zituen, gizarte zerbitzuak, euskara eta emakumea, baina ez zituen koalizioaren hauteskunde programa osatzen duten beste atalak alboratu, hala nola, ingurumena, edo mugikortasuna, besteren artean. Ingurumenari, gaienera, zati garrantzitsua eskaini zion. Iritzi zuenez, “ez dugu behar bezala zaindu”, eta Txingudi, “hegaztien babeserako Gipuzkoako gune berezi bakarra” dela gogorarazi zuen EH Bilduren hautagaiak. Herriko taldeetara hurbiltzeko konpromisoa azaldu zuen Erriondok atzoko mitinean, arlo guztietako taldeetara: “Herritarren zerbitzura gaude, herritarrengana jo behar dugu, ez beraiek guregana, bizitzeko baldintza hobeak lortzeko, herri hobea izateko”. Hala, gizarte zerbitzuetan gehiago inbertitu behar dela gaineratu zuen, “ez da karitatea, ekitatea baizik”. Euskara ikastea, doan Euskarari dagokionez, Hondarribia “herri euskalduna” dela nabarmendu zuen, eta euskaraz ez dakitenei “doan ikasteko aukera eskaini behar zaiela” esan zuen. Era berean, arlo guztietan “euskara erakargarria” egin behar dela erantsi zuen Erriondok. Maiatzaren 24aren ondotik Hondarribia “feministagoa” izango dela iragarri zuen EH Bilduren hautagaiak, eta horretarako “ahaldundu egin behar dugu emakumea”. Historian arakatu egin behar dela esan zuen, herriko emakumeek egindako lana balorean jartzeko, eta baserritarrak eta saregileak aipatu zituen bere hizketaldian. Ospakizunetan ere, “guztiok aktiboki parte hartzeko aukera” behar dutela gehitu zuen, eta Alardearen gatazka gainditzeko elkarrizketa abiatuko dutela jakinarazi zuen: “Alardea hondarribiarrena da eta gatazka dagoenean udalaren erantzukizuna da”. Zentzu horretan, egungo udal gobernua kritikatu zuen, “gatazkaren parte” izan delako.

Bihar, Guadalupen

Bihar, ostirala, San Isidroko ospakizunak direla-eta Guadalupera igoko dira EH Bilduko kideak. Eskuorriak banatuko dituzte, musika giroarekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxebizitza eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.