2015/4/28

Ospitale Zaharraren historia ezagutzeko panela

Udalak jarri du, elementu historikoen balioa azaltzeko helburuarekin

EH Bildu Bira, proposamenak aurkezteko koalizioaren iniziatiba

Hilaren 30ean eta maiatzaren 3an egingo dute koalizioko kideek bira; edonor joan daiteke

Iñigo Ibañez azpeitiarra, bertsolari gazteen egunean izar Irunen

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolaritza Txapelketa irabazi du azpeitiarrak; Bertso Eskolen Eguna, kolorez beteta joan zen

"Ezarritako edertasun kanonak", zalantzan, gaur Lakaxitan

Stop Gordofobia iniziatibako kideek hitzaldia emango dute Irungio gaztetxean

Emeki kanpaina komertzioetan

Genero indarkeriaren kontrako kanpaina abiatu dute Hondarribiko saltokietan

Emekik eta udalak puntu moreak jarriko dituzte komertzioetan, indarkeria datuekin

Asier Perez-Karkamo
Herri Olinpiadak azken eguna Bideoak

Olinpiadetako azken eguneko bideoak, sarean

Hondarribiko IX. Herri Olinpiadetako azken eguneko lehen bideoak dagoeneko ikus daitezke sarean, olinpiadetako webgune berezian. Momentuz, aulkien eta patata beroaren jokoetako bideo batzuk igo ditugu.

Asier Perez-Karkamo

Kultura irundarraren VIP txartela proposatu du Santanok

Alkategai sozialistak hauteskunde programan jasota du iniziatiba, "irundarrei abantailak emateko"

HAE aulki mugikorreko zortzikoa 8+

Hondarribiak aulki mugikorreko erregetza berreskuratu du

Hondarribia Arraun Elkarteko zortzikoak Gipuzkoako aulki mugikorreko txapelketa irabazi zuen igandean, Orion. Etxeko taldea eta Santiagotarrak klubak menderatu zituen.

Asier Perez-Karkamo

Irungo ikasleen soka orkestrak Kultur Etxean joko du gaur

Irungo Musika Eskolako soka orkestrak kontzertua emango du gaur Hondarribian, Julio Bravoren zuzendaritzapean. Denda kaleko Kultur Etxean izango da, 19:00etan, doan. Emanaldia, bi herrietako eskolen arteko trukaketa ekintzen barruan kokatzen da. Vivaldi, Saint-Säens eta Vangelisen lanak interpretatuko dituzte.

Asier Perez-Karkamo
Nepal lurrikara

6.000 euro Nepalerako

Hondarribiko Udalak 6.000 euro emango dizkio Gurutze Gorriari, giza laguntza gisa, joan den igandean Nepalen izandako lurrikarak eragindako kalteak arintzeko.

Asier Perez-Karkamo

Kultura ekologikoa gizarte osora zabaldu nahi dute Bioterran

Ekainaren 5etik 7ra egingo dute azoka Ficoban; aurten, lehenengoz, sarrera doan izango da

Gehiago