6.000 euro Nepalerako

Hondarribiko Udalak 6.000 euro emango dizkio Gurutze Gorriari, giza laguntza gisa, joan den igandean Nepalen izandako lurrikarak eragindako kalteak arintzeko.

Nepal lurrikara

Milaka hildako eragin ditu lurrikarak

Hondarribiko Udalak 6.000 euro emango dizkio Gurutze Gorriari, giza laguntza gisa, joan den igandean Nepalen izandako lurrikarak eragindako kalteak arintzeko. Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, departamentu horretatik bideratuko dute dirua: “Hondamendiaren neurria ikusita urtero larrialdietarako eta giza laguntzarako aurreikusiak ditugun 6.000 euroak eman dizkiogu Nepali. Hondarribiko Gurutze Gorriaren eskabidea jaso dugu, eta zalantza izpirik gabe laguntzea erabaki dugu, Nepal une hauetan bizitzen ari den dituen behar larriak ahal den ondoen asetzen laguntzeko”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.