Zaisa Irunen garaipenen katea eten egin da

Elorrion galduta, 11 partidako bolada ona amaitutzat eman dute

Hurrengo partida etxean dute Akerbeltzek

Hurrengo partida etxean dute Akerbeltzek

Hamaika jardunaldiz galdu gabe egon eta gero, hamabigarrenean ezin izan dio Zaisa Irun Rugby Taldeak bolada onari eutsi. 36-26 galdu zuten larunbatean Elorrioko taldearen etxean. Hasieratik hasi zen gaizki lehia, berehala, 5-0 galtzen hasi zirelako irundarrak. Baina esnatu, eta 5-14 irabazten jartzera iritsi ziren beltzak. Hala ere, jokaldi batek dena aldatu zuen: baloi bat galdu, eta etxekoek entsegua egin ondoren, ezinegona sortu zen irundarren artean, eta atsedenaldira 27-14 galtzen hoan ziren, ezustean. Bigarren zatian markagailua orekatzeko aukerak izan zituen Zaisa Irunek, baina ezin. Azkenean, 36-26, eta bolada onari agur. Akerbeltzak, ordea, ondo daude sailkapenean: igotzeko kanporaketa jokatzea bermatzen duen hirugarren postuan sendo daude. Hurrengo partida Bera Beraren B taldearen kontra dute, 15:00etan, Kote Olaizola zelaian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.