
Mixikuek irabazi dute garai berriko II. olinpiadetako zazpigarren proba eta Pexperlantak taldeak lidergoari eutsi dio. Beste behin, antolakuntza bikaina izan da eta parte hartzaileek eta publikoak jardunaldi itzelaz gozatzeko aukera izan dute.

Oiasso Erromatar Museoak eta KoöKoö modelo agentziak elkarlanean Moda Museoan lehiaketa antolatu dute

Lan baldintzen okerragotzea salatzeko Correoseko langileak elkarretaratzeak egiten hasi dira. Irunen, Herritarrak Atenditzeko Zerbitzuaren (HAZ) parean elkartuko dira astelehenero, 11:00etatik 12:00etara. Enpleguaren alde eta zerbitzuaren kalitatea aldarrikatzeko egingo dituzte elkarretaratzeak.

Elorrion galduta, 11 partidako bolada ona amaitutzat eman dute

Hondarribiko Udalak bilera antolatu du asteazkenerako hutsak dauden Alde Zaharreko lokalen jabeekin, Hirigune Historikoa biziberritzeko planaren harira. Denda kaleko Kultur Etxeko areto nagusian egingo dute bilera, 13:15ean, eta bertan biziberritze planak lokal hutsen inguruan egiten duen hausnarketa azalduko du udalak.

Hondarribiko Sarek "dispertsioa ezagutarazi eta erabaki politiko hori amaitzeko eskaera egiteko" ekintzak antolatu ditu ostiralerako Amuten eta larunbaterako Gazte Xaian. Arratsaldez egingo dira biak eta jendetsuak izatea nahi dute.

'Jaion Zirkus' izenburupean, "Irun gestionatzen duten botere publiko eta pribatizatzaileak" salatuko dituzte

09:30etik 12:00etara egingo dute, Amutaldeko Kisuko gimnasioan. Izena emateko 943 05 87 77 eta 647 82 89 98 zenbakietara deitu behar da.

Asteburuan Guadalupeko fuertea eta hirigune historikoa ezagutzeko udaberri-udako bisitak hasiko dira

Liga bukatzeko bi jardunaldiren faltan irabazi dute liga, etxean irabazita

Udaberriko kanpaina aurkeztu dute; bertan herritarrak dira protagonista

Jaietako txosnen eskaera egiteko epea zabaldu du Irungo Udalak; sei txosnarentzako tokia izango da