2015/3/12

Teresa Zaraguetak zilarra lortu du Espainiako Txapelketan

Beteranoak Anoetan lehiatu ziren eta hiru brontzezko domina eskuratu zituzten

Rebeka Parras

Abotsanitzek batzarra egingo du gaur, hauteskundeei begira

Abotsanitz Hondarribiko ezker abertzaleko taldeak herri batzarra egingo du gaur, osteguna, arratsaldean Muaran, 19:30etik aurrera. Gai bakarra izango dute lantzeko: hauteskundeak. Udal bozetarako programa zehazten ari dira eta aurkeztuko duten izen abizenen zerrenda osatzen. Horietaz eztabaidatuko dute gaur.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia 17. Korrika Txikia

Ostiralean iritsiko da txikien Korrika Hondarribira

11:00etan abiatuko da Arma Plazatik eta hortik Porturako bidea hasiko du. Herriko hiru ikastetxeetan urduri daude lasterketa noiz iritsi zain.

Asier Perez-Karkamo
Jose Antonio Irastorza

Jose Antonio Irastorza hil da

Musika bandako zuzendaria izan zen 1976tik 2005era, eta besteak beste Alborada eta Hondarribia Futbol Elkarteko ereserkiaren sortzaile.

Asier Perez-Karkamo

Klubarekin zerikusia duen material historikoa bildu nahi du Unionek

Abuztuan beteko duen mendeurrena ospatzeko helburuarekin erakusketa osatu nahi du klubak

Rebeka Parras

Gotorlekua bisitatzeko txangoa antolatu du Gazte Xaiak

Igande honetan eta apirilaren 4an izango dira bisitak, 11:00etan. Ordubete lehenago abiatuko dira herritik eta bisita eta gero kantinan bazkalduko dute.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago