Ostiralean iritsiko da txikien Korrika Hondarribira

11:00etan abiatuko da Arma Plazatik eta hortik Porturako bidea hasiko du. Herriko hiru ikastetxeetan urduri daude lasterketa noiz iritsi zain.

Hondarribia 17. Korrika Txikia

Arma Plazan abiatu eta Portura jaitsiko da Korrika Txikia

Ostiral honetan, hilak 13, 11:00etan abiatuko da Korrika Txikia Arma Plazatik eta Alde Zaharreko eta Portuko kaleak zeharkatuko ditu, hiru ikastetxeetako ikasleen parte hartzearekin. Eskola bakoitzean gogor ari dira Korrika Txikia prestatzen: petoak sortu, kanta entseatu, eta urduri jarri, behar den bezala, bi urtean behin soilik izaten den fenomenoa baita. Aurten ere handia izango da Hondarribiko Korrika Txikia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.