2015/2/10

2016an zabalduko dute Irungo Mercadona

40 lagun inguru kontratatuko ditu supermerkatuak

Liburutegien kanonaren kontra elkartu dira EAJ eta Bildu

Liburutegiek liburuen maileguagatik eta erregistratutako erebiltzaileengatik ordaindu beharreko kanonaren kontra bozkatu du Hondarribiko Udalak. Mozioa aurkeztu zuen Bilduk joan den asteko plenoan, baina erretiratu eta jeltzaleen aukrkeztutakoarekin bat egin zuen.

Asier Perez-Karkamo

Larunbateko azoka garbiagoa izango da

Txinzerrek hondakinak gaika bereizteko bi gune ezarriko ditu, bat plazan, eta bestea ospitale zaharrean. Dagoeneko saltzaileekin harremanetan jarri dira.

Asier Perez-Karkamo

Asteburu iluna bizi dute Leka Enea mahai teniseko maila goreneko taldeek

Lau partida jokatu arren, garaipenik ezin izan dute lortu Superdibisio mailako taldeek

Rebeka Parras

Parke teknologikoa Zubietan nahi du Hondarribiak

Miramongo Parke Teknologikoa handitzeko Zubieta-Urdanibia eremua baliatzea onartu zuen Hondarribiko udalbatzak atzo, ahobatez, otsaileko ohiko bilkuran. Hala, urtetako asmoa gauzatze bidean da, Aitor Kerejeta alkateak esan zuen bezala «oraindik asko...

Asier Perez-Karkamo

Inauterietako bazkariko txartelak asteazkena arte eros daitezke

Larunbatean izango da mozorro bazkaria, Arma Plazan. Sarreraren prezioa 20 eurokoa da.

Asier Perez-Karkamo

Elkarrizketariak, euskarazko esparruak sortzeko

Euskara arloak ikasleei zuzendutako programa berria abiatuko du hilaren 20an; Kabigorrik ere mintzamahaia izenpeko saioak martxan jarriko ditu, etzi

Rebeka Parras

Genero berdintasuna lan munduan hizpide izango dute ostiralean

Pio Baroja elkarteak finkatu du afarirako eta solasaldirako hitzordua; Garbiñe Biurrun eta Juana de Bengoetxea izango dira hizlariak

Rebeka Parras

Lobos de atar, igandean, Banakon

19:30ean hasiko da kontzertua eta sarrerak 5 euro balio du. Aktore eta umorista bezala ezaguna den Mario Simancas eta Andy Villalon dira taldeko kideak.

Asier Perez-Karkamo

Urdanibia plaza, azken fasean

Auzokideekin bilduko da udala hilaren 12an, 19:00etan, Ospitale zaharrean; zalantzak eta kezkak ere bildu nahi ditu tokiko gobernuak.

Rebeka Parras
Gehiago