Genero berdintasuna lan munduan hizpide izango dute ostiralean

Pio Baroja elkarteak finkatu du afarirako eta solasaldirako hitzordua; Garbiñe Biurrun eta Juana de Bengoetxea izango dira hizlariak

genero berdintasuna

Generoa lan munduan aztertuko dute ostiralean

Eztabaida eta elkarrizketarako Pio Baroja elkarteak genero berdintasunaren inguruko afaria eta solasaldia antolatu ditu hilaren 13an, ostiralarekin, 20:30ean abiatuta. ¿En que grado existe realmente la igualdad? gaztelerazko lelopean, genero berdintasuna lan munduan aztertzea eta eztabaida sortzea da helburua. Hala, Garbiñe Biurrun eta Juana de Bengoetxea izango dira hizlariak. Biurrun Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Auzitegi Nagusiko magistratua, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea eta hainbat komunikabidetako kolaboratzailea da. De Bengoetxea bere aldetik, Irungo PPren udal taldeko bozeramailea izateaz gain, alderdiaren EAEko Hezkuntza eta Askatasunen presidenteordea eta EITBko tertulietako kolaboratzailea da. Genero berdintasuna lan munduan aitzakiatzat hartuta, solasaldian jorratuko dituzten puntuen artean daude, besteak beste: diskriminazio positiboa, kuoten legea, soldata ezberdintasunak… Afarian eta ondorengo solasaldian parte hartu nahi duten lagunek bertan eman dezakete izena. 16 euroan finkatu dute afarirako prezioa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.