2015/1/20

Musikoterapia tailerrak egingo dituzte asteazkenetan Kultur Etxean

Kasino Zaharrak antolatzen ditu eta 60 urtetik gorakoentzat dira.

Asier Perez-Karkamo

Sahararen aldeko janari bilketa egingo dute aste honetan

Jakiez gain, produktu higienikoak ere bildu nahi ditu Txingudi Sahararekin Tadamum elkarteak Sahararen aldeko euskal karabana kanpainaren barruan. Era berean, Oporrak Bakean programan parte hartuko duten harrera familien bila ari da Tadamum elkartea.

Rebeka Parras

Egitarau paraleloa antolatu du Oiassok azken erakusketaren harira

Silexaren bila. Euskal kostaldeko lehen biztanleak erakusketa jarduera paraleloekin osatuko du Oiasso Erromatar Museoak.

Rebeka Parras

Familientzako dantza tailerra antolatu dute Kukai eta udalak

Dantzaguneako entsegu gelan izango da, 18:00etatik 19:30era, eta Calire Ducreux dantzariak emango du. Lau urtetik gorako haurrei dago zuzenduta tailerra —heldu batek, gutxienez, lagunduta joan beharko dute—, eta doan izango da

admin

Pio Baroja kalea eta Portu plaza berritzeko aurreproiektuan ekarpenak egin daitezke

2012an Alkatea Auzoetan programaren barruan hartutako konpromisoen harira, Artigako auzotarren iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditu udalak proiektu berria diseinatzeko; bi astez zabalik egongo da epea.

Rebeka Parras

Formazio saioa eskainiko du bihar Gaurko Andreak elkarteak

Emakunderen laguntzarekin Balore aldaketak eta emakumeen ahalduntzea izenpeko saioa antolatu du elkarteak biharko.

admin

EH Bildu herri programaz eztabaidatzen hasiko da bihar

Batzarra egingo dute Muaran eta udal hauteskundeen gaia landuko dute bereziki.

admin

Kasino Zaharraren urteurren festa egingo dute igandean

XVI. urteurrena ospatuko dute.

Asier Perez-Karkamo

Global Game Jam maratoiaren egoitzetako bat Irunen ezarriko dute

Ostiraletik igandera bitartean Martindozenea Gaztelekua maratoiaren egoitzetako bat izango da; proposatutako gaiaren inguruan eta 48 orduetan bideojoko bat diseinatzea da helburua.

Rebeka Parras

'Kapital publikoa' errezitatuko dute etzi, Mikelazulon

Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarraren zortzigarren liburua errezitatuko dute, 19:00etatik aurrera.

admin

Inauterietako kartela hautatu dute

Inauterietako desfilea osatzen duten konpartsa ezberdinek osatu dute epaimahaia eta Joaquin Muñozen A todo color lana izendatu dute irabazle.

admin
Gehiago