Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sahararen aldeko janari bilketa egingo dute aste honetan

Jakiez gain, produktu higienikoak ere bildu nahi ditu Txingudi Sahararekin Tadamum elkarteak Sahararen aldeko euskal karabana kanpainaren barruan. Era berean, Oporrak Bakean programan parte hartuko duten harrera familien bila ari da Tadamum elkartea.

Rebeka Parras
Irun
2015/01/20
Bidasoan egindako Sahararen aldeko festaren irudia

Bidasoan egindako Sahararen aldeko festaren irudia

Sahararen aldeko euskal karabana: itxaropena elikatu elkartasun kanpainaren aldeko janari eta higiene produktuen bilketa egingo du Txingudi Sahararekin Tadamum elkarteak hilaren 23an eta 24ean, ostirala eta larunbatarekin. Aljerian kokatutako Tinduf errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren sahararrak laguntze aldera urtero egiten den elkartasun kanpaina da. Halaber, Oporrak Bakean programan parte hartu nahi duten harrera familien sarea osatu nahi du elkarteak. Hala, kanpainan kolaboratu nahi duten lagunek ondoko produktuekin lagun dezakete: arroza, azukrea, pasta, lekaleak, atuna eta sardinak olioan, eta konpresak. Hori horrela, Irungo Udalak eta Alcampo hipermerkatuak urtero egin ohi bezala, arroz palet bat eta azukre paketeekin betetako beste bat emango dituzte, hurrenez hurren. Era berean, Tadamum elkarteak jakinarazi duenez bilketa puntuak ezarriko dituzte besteak beste: Antzarango, Anakako, San Migeleko eta Serapio Mujikako BM supermerkatuetan; Mendibileko Neton; Pinudiko eta Juan Aranako Eroskietan; Alcampon eta Super Amaran. Ikastetxeetako bilketa kanpaina bere aldetik, atzo hasi eta ostiralera bitartean luzatzea aurreikusi dute. Irungo Gurutze Gorriak aurrera eramango du bilketa eta ondoren, Tadamum elkarteko kideen esku utziko du materiala. Hori horrela, udalak irundarrei dei egin die kanpainan lagun dezaten. Izan ere, mundu mailako krisi ekonomikoa hasi zenetik Tindufera bidalitako “elikagai laguntza nabarmen jaitsi da”. Tokiko gobernuaren arabera, “1975etik Tindufeko errefuxiatuen elikadura beharrak kanpo erakundeen esku egon da. Orain aldiz, elikagaiak ez dira beharrezko maiztasunarekin, ezta beharrezko kantitateetan ailegatzen ere”. Hori dela eta, kanpamenduetan desnutrizio egoera “larria” dela iritzi dio udalak. Oporrak Bakean Tadamum elkarteak Oporrak Bakean programa garatu ahal izateko harrera familiei dei egin die ere aste honetan. Horren arabera, ume sahararrak uztaila eta abuztua igarotzera etortzen dira Irunera eta harrera familiak elikadura, mediku azterketak eta ostatua ematera konprometitzen dira. Irungo Udalak bere aldetik hegazkinaren eta bidaia aseguruen gastuak hartzen ditu bere gain. Elikagaiak eta osasun arreta bermatzea dira programaren helburu nagusiak; baita basamortuko tenperatura altutik ihes egitea ere. Bilketa kanpainan edota Oporrak Bakean programan parte hartu nahi duten lagunek 666 501 350 telefono zenbakian edo e-posta bidez egin dezakete.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.