2012an Alkatea Auzoetan programaren barruan hartutako konpromisoen harira, Artigako auzotarren iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditu udalak proiektu berria diseinatzeko; bi astez zabalik egongo da epea.
Otsailaren 2ra bitartean ekarpenak egin eta iritzia eman ahal izango dute Artigako bizilagunek Pio Baroja kalea eta Portu plaza berriz urbanizatzeko proiektuaren inguruan. 2012an Alkatea Auzoetan programaren harira hartutako konpromisoetako bat izan zen.
Hori horrela, aurreproiektu bat prestatu dute udal teknikariek Artigako Auzo Elkarteko kideekin elkarlanean. Lehen proposamen hori auzo elkartearen egoitzan aurkeztu zuten hilaren 15ean eta iritziak, ekarpenak, proposamenak… jaso nahi ditu orain udalak.
E-posta elektronikoa ahalbidetu du tokiko gobernuak horretarako.