Mintzalaguna bukatuta, gaztetxoentzako Udagiro euskara programa abiatuko da

89 lagunek parte hartu dute 2013-2014 ikasturteko Mintzalaguna programan, Irungo Udaleko Euskara departamentuak jakitera eman duenez. Orain, Euskal Herritik kanpo jaiotako ume eta gaztetxoei zuzendutako Udagiro programaren txanda izango da. Euskararekin zailtasunak dituzten umeei laguntzeko euskara programa, alegia.

admin

Hegaluzearen aurtengo lehen salmenta egin dute Pasai San Pedroko portuan

Hegaluzearen kanpaina hasia da. Pasai San Pedroko Kofradiako Gaztelugatxeko Doniene ontziak hirugarren kanpaina du aurten, baina aurreko bi itsasaldietan Avilesko portura eraman du arraina. Iñigo Oronoz da ontziaren armadorea.

admin

Sanmartzialak. Ekainak 23ko Urdanibia plazako egitaraua

San Martzial eta San Pedro jaien Urdanibia plazako egitarau herrikoiaren asteleheneko ekitaldiak.

admin

Trintxerpeko batzarretara biltzeko deia egin du Hondakin Bilketa Berriaren Aldeko Herritar Taldeak

Atez atekoa sistema "onena" dela iritzi diote taldean bildutakoek Asteazkenean eta ostegunean egingo dituzte Trintxerpen hondakinak atez ate biltzeko sistema berriaren inguruko batzarrak, eta San Pedron sistema berriaren alde eratu den taldea haietara joateko eskaera luzatu du: "benetan birziklatu nahi duten herritarrei dei egin nahi diegu datorren astean Trintxerpen Udalak deitu dituen batzarretan parte hartzera.

admin

Badaezpada

admin

Iñaki Anasagastik Antxon aurketuzko du 'Jarrones Chinos' liburua

EAJk antolatuta Iñaki Anasagastik hitzaldia eskainiko du ostegunean, Pasai Antxoko kultur etxean, 19:00etan. Jarrones chinos liburua aurkeztu Anasagastik eta monarkiaren azken mugimenduen inguruko hausnarketa gidatuko du.

admin

Gaur hasiko dira sanjoanak, suaren inguruan dantzan

Gaur arratsaldean botako dute Pasai Donibanen jaien hasiera iragarriko duen txupina. Manchester City taldeko atezainen entrenatzaile Xabier Manzisidorrek gidatuko du txupinazoa, eta ondoren festek eztanda egingo du. Euska Herriko txoko guztietan gertatuko denaren antzera, gaur arratsean sua izango da protagonista, eta baita haren inguruan dantzan ariko diren herritarrak.

admin
Gehiago