'Koka Kola eta Barea', Santiagon

Koka Kola eta Barea euskarazko obra taularatuko dute ostegunean, hilak 24, Inazio Tolosak eta Ramon Agirrek Hondarribiko Santiago karrikan. 22:30ean hasiko da, doan.

admin

800 lagunek ikusi dituzte ostiraletik San Pedro kaleko argazkiak

Orotara, San Pedro kalearen bilakaera erakusten duten 380 irudi zahar ikus daitezke Itsas Etxean nahiz San Pedro kaleko zuhaitzen ondoan.

admin

Hamasei puntuko udalbatzarra, bihar, Oiartzunen

Osoko bilkura egingo dute bihar, udaletxean, 19:00etatik aurrera udaleko zinegotziek. Denera 16 puntuko gai ordena dute aztertzeko hautetsiek.

admin

Jai egunak direla eta, aldaketak hondakinak biltzeko zerbitzuan

Santiago egunean (ostiralean) eta San Inazio egunean (hilak 31) hondakinak bilduko ez dituztenez, hainbat aldaketa izango dira zerbitzuan. Hona udalak iragarritako aldaketak, barrutiz barruti:

admin

Gaur hasiko dira Donibanen Santio Jaiak

Madalenak bukatzear direnean hasten dira urtero Pasai Donibaneko jaiak, Santio bezperan. Gaur arratsaldean hasi eta San Inazio eguna bitartean luzatuko dira festak Donibanen.

admin

EH Bilduk bat egin du Palestinaren aldeko elkarretaratzearekkin

Palestinarekin elkartasuna adierazteko ostiralean San Pedro kalean egingo duten elkarretaratze isilarekin bat egin du Hondarribiko EH Bilduk. 13:00etatik 13:30era egingo dute, Azeri elkartearen parean. EH Bilduk dei egin die herritarrei ekitaldira batzeko, "palestinar herria jasatzen ari den sarraskia salatzeko".

admin

Bidasoaldetik Zumaia eta Berara, folklorea protagonista

Gaztefolk Bidasoaldeko XVIII. Nazioarteko Gazte Folklore Jaialdia aurkeztu dute gaur goizean Eraiki Dantza Taldeko Oscar Lucas presidenteak, Amaia Ausan eta Koldo Ribera kideek, eta Fernando San Martin Gazteria delegatuak. Aurten, bidean izandako zailtasunen gainetik hiru talde gonbidatu ditu Eraikik, eta Irun eta Hondarribiaz gain, Zumaian, Donostian eta Beran eskainiko dituzte emanaldiak, bihartik hilaren 29ra bitartean.

admin

Gozatua Madalenan

Ehundaka hondarribiar elkartu ziren atzo Madalen karrikan, auzoko festak ospatzeko.

admin
Gehiago