

Alderdi eta sindikatu abertzaleek Bilbon egingo duten manifestaziora joateko hasi dira Oarso Bidasotik autobusak ateratzen. Bizkaiko hiriburura joango diren autobus gehienak Tantaz tanta herri ekimenak deitua zuen egun osoko mobilizaziora joateko autobusak izango dira.

Nornahi plaza elkartasun plaza izan zen atzo. Bertako hiru tabernaren ekimenez, Dcine, Ancla eta Tikei Trintxerpeko Euskadi etorbideko sutean kaltetutakoen aldeko paella jatea egin zuten; taberna bakoitzak bere sukaldean egin zuen paella, eta aurretik txartelak erosi zituzten 450 herritarrei eman zizkieten. Bertan, elkartasun keinua egin zutenez gain, kaltetuetako hainbat ere izan ziren, eta esker onez jaso zuten bai diru ekarpena zein berotasuna. http://youtu.be/znLi3yq3TA4