Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Aurtengo banderak bedeinkatuko ditu bihar arraun elkarteak

Arraunlariak 12:10an abiatuko dira elkartetik, parrokia aldera. Marije Zapirain omenduko dute aurten, Eñaut Labaien zenaren ama. Eguraldia lagun, historiako trapu garrantzitsuenak erakutsiko dituzte San Pedro kalean, eguerdian, eta bazkalostean, beheko mailetako entrenatzaileei urrezko intsignia jarriko diete.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2014/11/28
Hondarribia Arraun Elkarteak (HAE) 2014an lortutako banderen bedeinkapen ekitaldia egingo dute bihar, larunbatez. Hamabiak eta hamarrean arraunlariz, zuzendaritzako kidez eta Arrantzaleen Kofradiako ordezkariez osaturiko taldea abiatuko da elkartetik, Kale Nagusirantz.
Hamalau bandera irabazi ditu aurten HAEk

Hamalau bandera irabazi ditu aurten HAEk

Aurretik, Abiyuan fanfarrea joango da, bidea irekitzen. Eta udaletxe parera iritsita, udalbatza batuko zaie, parrokiara joateko. Tenpluan, 12:30ean meza hasiko da eta ondoren bedeinkatuko dituzte denboraldian irabazitako trapuak. Marije Zapirain izango da aurtengo ama besoetakoa, Eñaut Labaienen ama. 2010. urtean hil zen Labaien, lan istripu batean. 2006ko liga irabazi zuen taldeko partaidea izan zen, eta aurten, Ama Guadalupekoak berriro liga irabazi duenean, arraun elkarteak gaztearen ama omenduko du. Banderen bedeinkapenaren ondoren, ohi bezala, kofradiara eramango dituzte, eta han gordeko dituzte betirako. Baina lehenago, eguraldiak horretarako aukera ematen badu, arraun elkarteak historian lorturiko bandera garrantzitsuenak San Pedro kalean zabalduko ditu. Noski, trapu horien artean Kontxako eta ligako banderak egongo dira. Urrezko intsignia jartzea Biharko egunez elkarrekin bazkalduko dute arraun elkartea osatzen duten kide guztiek. Eta bazkari horretan harrobiko lana saritu nahi dute, beheko mailetako entrenatzaileei klubeko urrezko intsignia jarriz. “HAEk beti garrantzia handia eman dio harrobiko lanari. Horregatik, San Miguel Liga irabazi duen taldeko hamahiru arraunlari harrobikoak izanik, elkarteko neska mutilak formatzen urte pila daramaten bost pertsonari urrezko intsignia jartzea erabaki dugu”, argitu du zuzendaritza batzordeak. Josema Arrizabalaga, Joserra Oiartzabal, Celes Bratos, Martin Goikoetxea eta Kalixa Silanes izango dira omenduak. Zuzendaritzak “itzalean egindako lana” saritu nahi izan du, “inoiz geratzen ez den fabrika hori delako arrazoietako bat, gure klubak azken urtetan lortzen ari den sari guzti horiek lortzeko”.

2014ko banderak

  • Aulki mugikorreko Kadete Mailako Gipuzkoako Liga.
  • Aulki mugikorreko Gazte Mailako Gipuzkoako Liga.
  • XXII. San Jose Saria (Astilleroko traineruen jaitsiera eta 8+).
  • Getariako trainerillen IV. Antxoa Eguna Bandera.
  • Mutilen Senior Mailako Trainerillen Gipuzkoako Liga.
  • Mutilen Senior Mailako Trainerillen Gipuzkoako Txapelketa.
  • Lekeitioko traineruen XXXVI. Ikurriña.
  • Marina de Cudeyoko IX. Bandera (TKE).
  • La Caixa II. Bandera (TKE).
  • Getxoko estropaden XXXVI. Ikurriña (TKE).
  • Moañako Bandera (TKE).
  • Playas de Noja II. Bandera.
  • Bilboko V. Bandera (TKE)
  • Bermeo Hiriko XXXII. Bandera (TKE)
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.