Material piroteknikoa bide publikoan erabiltzearen gaineko debekua gogora ekarri du Udaltzaingoak
Urtezahar gauean petardoak eta bengalak tentuz erabiltzeko eskatzeaz gain, alkoholemia kontrolak ugarituko dituztela ohartarazi dute.
Irungo Udaltzaingoak piroteknia materialaren erabileraz ohartarazi du aste honetan. Urtezahar gaua gertu denez, bengalak eta petardoak bide publikoan erabiltzeko debekua gogora ekarri nahi izan dute. Hori dela eta, material piroteknikoa eraikinetatik kalerantz edota kalean bertan botatzen duen norbait atzemanez gero, pertsona bere burua identifikatzera derrigortu eta materiala konfiskatuko diotela ohartarazi dute.
Horrez gain, droga eta alkoholemia kontrolak ugarituko direla ere baieztatu dute agenteek.