Urtarrilaren 1etik aurrera helduko dio jangelak menu gehiago emateko aukerari eta goizeko txandaz gain, 16:00etatik 19:00etara zabalduko dute ordutegia horretarako. 2010ean martxan jarri zenetik 57.391 menu eman ditu jantokiak.
Urtezahar gauean petardoak eta bengalak tentuz erabiltzeko eskatzeaz gain, alkoholemia kontrolak ugarituko dituztela ohartarazi dute.
Ipuin kontaketa saioa izango da hilaren 30ean, asteartez, Zuloaga Etxea Udal Liburutegian, Lupe Lekuonarekin, 4-9 urte bitarteko haurrentzat.
Otsaila bukaera prest egotea aurreikusi du udalaren Obra departamentuak; erabilera anitzeko bi zelai eta haurrentzako joko gunea egingo dituzte bertan.
60 parte hartzaile baino gehiago bildu zituen Irungo IX. Break Jaialdiak atzo arratsaldean zehar Amaia Kultur Zentroan. Talde onena, eta neska zein mutil dantzari onenak hautatu zituen epaimahaiak.