San Tomas Egunari begira motorrak berotzen hasi dira irundarrak
San Tomas Eguna izan ohi da Urdanibia plaza jendez gainezka egotea lortzen duen urteroko hitzorduetako bat. Moskuko plaza atondu eta egitaraua prestatu ondoren, herritarren jai gogoa soilik falta da festak eztanda egin dezan.
- 08:00. Irungo Udalak Irungo Euskal Kirolak Elkartearen laguntzarekin,nekazaritza produktuen lehiaketan eta erakusketan parte hartzen dutenen artean postuak banatuko dituzte.
- 09:30. Lehiaketa eta erakusketan parte hartuko duten postuen irekiera.
- 10:30. Ezti-dastaketa Gipuzkoako Erlezainen Elkartearen eskutik.
- 11:00. Barazkien, animalien eta ezti lehiaketaren sari-banaketa.
- 11:15. Txorimaloak Soinu Taldea.
- 11:45. Adaxka Dantza Taldea.
- 12:15. Ibarla-Meaka Dantza Taldea.
- 12:45. Eraiki Dantza Taldea.
- 13:15. Irungo Udal Musika Eskolako ikasleen emanaldia.
- 18:00. Auntxa Trikitixa Taldea.
- 18:30. Meaka Euskal Dantza Taldea eta Bidasoako Trikitilariak.
- 19:30. Kemen Dantza Taldea.
- 20:00. Meakako Adixkideak.
- 21:30. Haitzama taldearen emanaldia.