Katea-Landetxa Auzo Elkarteak txikiei eta helduei zuzendutako zenbait jarduera antolatu ditu bihartik urtea amaitu bitartean.
Datuetan zehaztutakoaren arabera, 33 familia alokairuan bizi ziren eta beste 28, erositako etxebizitzan. Etxea galtzeko arriskuan zeuden herritarrekin lan egiteko dispositibo berezia martxan jarri zuen udalak 2013ko apirilean.
San Tomas Eguna izan ohi da Urdanibia plaza jendez gainezka egotea lortzen duen urteroko hitzorduetako bat. Moskuko plaza atondu eta egitaraua prestatu ondoren, herritarren jai gogoa soilik falta da festak eztanda egin dezan.
Santiago eta San Pedro kaleetan aurreikusi dituzte eguneko jarduera guztiak; txistorrada, herri kirolak, barazki azoka, animalia erakusketa... izango dira.
Zenbait kirol eta auzo elkartek Zubietaren inguruko proposamena eztabaidatzeko eta San Migel-Anaka eremua proposatzeko bilera eskatu dute udal taldeekin eta alkatearekin urtarrilaren 7an; koalizio abertzaleak bat egin du proposamenarekin.
El castillo ambulante pelikula proiektatuko dute ostiralean Gazte Xaian, Ikusmira zineforumean, 22:00etan. Zinema konparatua zikloko hirugarren filma da. Laugarrena eta azkena.