Santiago eta San Pedro kaleetan aurreikusi dituzte eguneko jarduera guztiak; txistorrada, herri kirolak, barazki azoka, animalia erakusketa... izango dira.
San Tomas Eguna Hondarribian
San Tomas Eguna ospatuko dute Hondarribian ere abenduaren 21arekin batera, etzi. Udal gobernuak jakitera eman duenez, barazki eta nekazari produktuen azoka eta animalia erakusketa izango dira Arrantzale Auzoan. Nola ez, txistorra dastatzeko aukera ere izango da bertan Hondarribia Futbol Elkarteak jarritako txosnan.
Eguerdi partean bestalde, herri kirolen erakustaldia egingo dute Azeri elkartearen parean, 13:00etan. Iñaki Azurmendik eta Ugaitz Mugerzak gidatuko dute saioa.
Haurrei zuzendutako jolasak ere aurreikusi dituzte 17:00etan, eta Biburu taldearen eta Meakako Adixkideak Dantza Taldearen emanaldiak aldiz, 18:30ean. Txistorrada ere egingo dute txosnan arratsaldean zehar.