Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Txikiei eta helduei zuzendutako Gabonetako Krosa egingo dute etzi

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatutako probak ehunka lagun elkartu nahi ditu Irungo erdialdeko kaleetan zehar. Bi ibilbide prestatu ditu horretarako klubak, 200-1.500 metrokoa haurrentzat, eta 5 kilometrokoa helduentzat.

Rebeka Parras
Irun
2014/12/18
BATek antolatutako Txingudi Korrika proba

BATek antolatutako Txingudi Korrika proba

Gabonak heltzear dira eta urtero bezala, krosak han-hemenka biderkatzen dira urtea amaitu aurretik. Irunen ere Gabonetako Krosa antolatu dute etzirako larunbatarekin. Bidasoa Atletiko Taldea (BAT) da probaren antolatzailea eta haurrei zein helduei zuzendutako lasterketak aurreikusi ditu. Bi ibilbide izango dira beraz etziko lasterketan, bata 200-1.500 metrokoa eta bestea, 5 kilometrokoa. Hondarribian abenduaren 31n egiten den San Silvestre lasterketarekin senidetutako froga dela zehaztu dute antolatzaileek. Hori dela eta, Irungo Gabonetako Krosean eta Hondarribiko San Silvestre lasterketan lehiatzen diren korrikalariak opari zozketa batean parte hartuko dute. Hondarribiko froga amaitzean egingo dute zozketa hori. Gabonetako krosaren helburua ere argi dute BATeko arduradunek: “herritarrek jarduera fisiko bat eginez urtea amaitzea”. Horregatik publiko orokorrari zuzendutako lasterketa “atsegina” antolatu dute. Hala, 1 eta 13 urte arteko haurrei zuzendutako Gabonetako Kros Txikian parte hartu nahi duten lagunek 200 metro eta 1.500 metro arteko ibilbidea egin beharko dute. Txikienak gurasoak lagunduta atera ahal izango dira. Parte hartzea debalde da baina interesatuek izena eman beharko dute. Adinaren araberako txandetan aterako dira, Luis Marianon finkatutako irteeran, 15:45ean abiatuta. Ordutegiak bertan kontsulta daitezke –lotura gazteleraz–. 650 umek parte hartu ahal izango dute denera. 5 kilometro Irungo erdialdean Helduen probari dagokionez, 1.500 lagun lehiatu ahal izango dira Gabonetako Krosean gehienez. 5 kilometro egin beharko dituzte eta kasu honetan, dortsala ordaindu beharko dute. Xehetasunak ezagutzeko edota izena emateko bertan sar daitezke interesatuak. Inskripzioa koadrilan ere egin daiteke. Hori horrela, 16:45ean aterako dira korrikalariak Luis Marianotik; helmuga ere bertan izango da. Horrez gain, izena eman duten lehen 750 lagunek opari bat jasoko dute eta proba bukatuta, pintxopotea egin ahal izango dute inguruko tabernatan. Sariak ondokoak izango dira:
  • 1. Gizonezkoa/emakumezkoa: Garaikurra eta Super Amaran gastatzeko 200 euroko erosketa txekea.
  • 2. Gizonezkoa/emakumezkoa: Garaikurra eta Super Amaran gastatzeko 100 euroko erosketa txekea.
  • 3. Gizonezkoa/emakumezkoa: Garaikurra eta Super Amaran gastatzeko 50 euroko erosketa txekea.
  • 4tik 10era: Garaikurra
  • Lehenengo hiru koadrilentzat: lau lagunentzako afariak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.