Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pin Pan Pun gerra oihua entseatzen ari dira txikienak

Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra bitartean zabalik egongo da Eguberrietako Haur Parkea, Ficoban. Txikien gozamenerako orotariko joko eta jarduerak prestatu dituzte antolatzaileek.

Rebeka Parras
Irun
2014/12/18
Ikastetxeetako haurrentzat zabaldu dute lehenbizi

Ikastetxeetako haurrentzat zabaldu dute lehenbizi

Pin Pan Pun, Eguberrietako Haur Parkearen gerra oihua ozen entzungo da astelehenetik aurrera Ficoba erakustazokaren inguruetan. Abenduaren 22an zabalduko ditu ateak Gabonetako parkeak eta urtarrilaren 4ra bitartean Ficobako hiru pabilioietan barrena prestatutako jarduerekin gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienak. Ander Sarratea Ficobako kudeatzailea, Monica Alday azokaren zuzendaria eta Miguel Angel Paez Irungo Udalaren Sustapen Ekonomikorako delegatu eta alkateordea Eguberrietako Haur Parkearen 11. ekitaldiaren aurkezpenean bildu dira gaur eguerdian. “Herri agintariei, babesleei eta Ficobaren lagun guztiei” eskerrak eman zizkien Sarrateak, “denon artean posible egiten baitugu haur parkearen ekitaldi berri hau”. Aldayk bere aldetik azaldutakoaren arabera, aste honetan zehar Gipuzkoako 16 ikastetxeetatik iritsitako 1.500 bat haur gozatzen ari dira parkeaz. Astelehenetik aurrera hala ere publiko orokorrarentzat prest egongo dira “aktibitatez eta jokoz betetako hiru pabilioiak”. Asperduraren aurkako parkea Aurtengo parkeak bi berritasun eskainiko ditu bertaratzen diren haurren artean. Batetik, lehen pabilioian kokatutako Izarren Txokoa izenpeko eszenatokia, non karaokea eta burbuila festa egingo dituzten bertan egunero. Bestetik, txakurrak hezten ikasteko eskolak ere izango dira. Aipatutakoaz gain, karruselak, gaztelu puzgarriak, bideo jokoak, tailer hezigarriak birziklapenaren, historiaren… inguruan, emozioen inguruko jolasak, ipuinak eta eskulanak, saskibaloi kantxa, ludoteka eta abar luze batek osatuko du parkearen dibertsio eskaintza. Hori horrela, 3 eta 13 urte arteko umeei zuzenduta dago. Txikiek 7 euro ordaindu beharko dituzte, eta helduek 6. Datozen bi astetan zehar 15:00etatik 20:00etara zabalik egongo da parkea. Aparkalekua debalde dela gogora ere ekarri dute antolatzaileek agerraldian.







Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.