Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Iridoy: "Gobernu sozialistaren lotsagabekeriak ez du mugarik"

Behobiako bidegorriaren inguruan EAJren eta PSEren udal gobernuaren arteko desadostasunak agerian gelditu dira azken egunotan. Horren harira, Eusko Jaurlaritzak 2015eko aurrekontuetan "Behobiako bidegorrirako 1,5 milioi euro" bideratzea "Irungo proiektuak bultzatzea" dela iritzi dio Iridoyk.

Rebeka Parras
Irun
2014/12/17
Xabier Iridoy EAJren bozeramailea

Xabier Iridoy EAJren bozeramailea

Irungo EAJren udal taldeko Xabier Iridoy bozeramaileak Miguel Angel Paez alkateordeak eta Cristina Laborda Obra delegatuak Behobiako bidegorriaren inguruan atzo egindako adierazpenei erantzuna eman zion bart azken orduan medioetara bidalitako oharrean. “Gobernu sozialistaren lotsagabekeriak ez du mugarik”, iritzi zion jeltzaleen bozeramaileak, “gauzak gaizki ateratzen direnean, errudunak etxetik kanpo bilatzea ohikoa izaten da gobernu honetan”, erantsi zuen. Ildo horretan, Iridoyk aipatu zuen “onartezina” dela “Eusko Jaurlaritzari hirirako proiektuak oztopatu izana leporatzea euskal administrazioak Irunerako aurrekontu-partidak bideratu dituenean, eta zehazki, Behobiako bidegorrirako 1,5 milioi euro aurreikusi dituenean”. Haren arabera, “Irungo proiektuak bultzatzea” da hori. Hala, 800.000 euroak galdu izana “deitoratu dugu eta jakin nahi izan dugu zer gertatu den eta udal gobernuak zergatik ez duen ezer egin”. Zentzu horretan “gardentasun falta” leporatu dio Iridoyk beste behin PSEren tokiko gobernuari: “Irunerako proiektuak zalaparta handiz saltzeko orduan udal gobernuak ez du inolako eragozpenik, baina zerbait ondo ez doanean eta aurrera ateratzen ez denean, orduan gobernu honen informazioa eta gardentasuna desagertu egiten dira”, kritikatu du. Hori horrela “duela urtebete gobernu sozialistak bost milioi euroko proiektua saldu zuen publikoki” Espainiako Ingurumen Ministerioaren eta Ura euskal  ur agentziaren “bermeak ez zituenean”. Hori dela eta, “otsoaren azala ehizatu baino lehen saldu zuen, eta horrek egoera honetara eraman gaitu”, deitoratu du bozeramaile jeltzaleak. Bukatzeko, PSEk informazioa plazaratu duela EAJk “egindako salaketaren ondorioz” leporatu dio Iridoyk udal gobernuari: “Urte honetan zehar proiektua birplanteatzen joan dira eta astelehenean, Bozeramaile Batzordean gai horri buruzko informazio guztia helarazi zitzaigun, xehetasun guztiekin. Zergatik ez dugu informazio hori lehenago jaso?”. Bozeramailearen ustetan “informazioa guk publikoki egindako salaketaren ondorioz iritsi zitzaigun, ez gobernuak oposizioko taldeoi, eta gutxiago hiritarrei, informazioa helarazteko asmorik zuelako. Hori informazioa ezkutatzea eta irundarrei iruzur egitea dela deritzogu. Are gehiago, azken asteotan Behobiako bidegorriaz asko hitz egin denean”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.