2014ko txakolina salgai jarri du Hiruztak. Iazko uzta ona izan zen, baina murritza, eta ostalari eta merkatari askori azkar bukatu zitzaien. Dagoeneko aurtengoa saltzeko aukera dute aste honetatik bertatik; Gabonei begira erosi ahalko da. Txakolindegiak aurreratu duenez, txakolin orekatu eta freskoa da, azidotasuna ondo barneratutakoa.
Ikusmira zineforumaren barruan, El castillo ambulante pelikula proiektatuko dute ostiralean, 22:00etan. Zinema konparatua zikloko hirugarren filma da.
Behobiako bidegorriaren inguruan EAJren eta PSEren udal gobernuaren arteko desadostasunak agerian gelditu dira azken egunotan. Horren harira, Eusko Jaurlaritzak 2015eko aurrekontuetan "Behobiako bidegorrirako 1,5 milioi euro" bideratzea "Irungo proiektuak bultzatzea" dela iritzi dio Iridoyk.
Gaur, asteazkena, bilera egingo dute Gazte Xaian, urtezahar gauean herri olinpiadei lotutako festa egiteko aukera aztertzeko. 20:00etan izango da bilera.
Birziklapenaren inguruan txikienak kontzientziatzeko eta hondakinak bereiztean zenbat dakiten neurtzeko helburuarekin standa jarriko du Txingudiko Zerbitzuak-ek Ficobako haur parkean; 120 metro koadroko azalera hartuko du jokoak.