Hiruzta txakolindegiak botiletan du jada 2014ko uztako ardoa
2014ko txakolina salgai jarri du Hiruztak. Iazko uzta ona izan zen, baina murritza, eta ostalari eta merkatari askori azkar bukatu zitzaien. Dagoeneko aurtengoa saltzeko aukera dute aste honetatik bertatik; Gabonei begira erosi ahalko da. Txakolindegiak aurreratu duenez, txakolin orekatu eta freskoa da, azidotasuna ondo barneratutakoa.