Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Jaizkibelgo borrokaldia, gaindituta

Olinpiadetako bigarren eguneko zuzeneko kontakizuna, diferituan.

Rebeka Parras
Irun
2014/12/16
Jaizkibelera mugitu zuten igandean bataila eremua Herri Olinpiadetako talde guztiek, edo ia denek, In digu goiza-k ez baitu puntu bakar bat eskuratu momentura arte. Pistak zeharkatuta gora eta behera aritu ziren parte hartzaileak, talderen bat emandako mapatik aterata eta guzti, nonbait mendi martxarako beroketa lanak egiten –ajea ote?–. Beste batzuk ordea, aisa aurkitu zituzten topatu beharreko baserriak eta puntu mordoa irabazi gainera. Goizeko 09:00etan, igandean, –bai hala da, igandean, goizeko 09:00etan– elkartu ziren taldekideak Gernikako Arbolan. Talde gehientsuenak gogoz agertu ziren bertan, topatu beharrekoa aurkitu, Guadalupera igo, poteatu, dantzatu, mendi martxa neurtuari eutsi –aldaparen batetik akaso kroketarena egin), bidean proba pasa (aldapa hori jaisten belauna ez haustea nahikoa zen proba gainditutzat emateko—, eta soilik eruditoek dakizkiten bi galderei erantzuna eman, berriz ere pista jarraitu, eta jarraitu, eta azkenik, Damarri plazan finkatutako helmuga pasa. Horixe bost ordutan egindakoaren laburpena. Baina laburpenak alde batera utzita, proba antolatzerakoan Putteruan alabak-ek eta Josu Belea makil idorrean-ek egindako ahalegina agerian gelditu zen. Lehenik eta behin, sei baserrien argazkiak banatu zizkieten talde bakoitzari eta horiek non zeuden jakiteko eremua mapa batean zehaztu zuten. Agudo atera ziren parte hartzaile gehienak, batzuk jakinda nora joan beste batzuk aldiz noraezean bidean tranparen bat egiteko prest. Pistetan barrena korrikalariak bezala aritu ziren asko, kotxeetako gidariak, baserritarrak eta mendizaleak bidearen erdian gelditu eta baserriak identifikatzeko eskatuz. Kontsultatutako gehienak, beldurraren beldurrez-edo, ezjakinarenak egitea erabaki zuten. Eta halaxe Guadaluperaino iritsi arte. Izan ere, 11:00etan finkatu zuten gehienezko epemuga Guadalupeko gurutzean eta garaiz iristeko-edo, pista ezkutu eta sasi artetik beldurrezko film batean bezala lokatzez beteta agertu ziren bat batean kamiseta gorridun taldekoak –mapatik atera zen talde bera zen–. Zein da horien arazoa baina? galdetu zuten Txofila Sport taldekoak sustoa pasata. Guadalupeko kantinan trikipoteorako parada hartu zuten parte hartzaileek. Kroketak, txistorra eta sagardoa lau haizetara zabaldu ondoren, eta horren lehen ondorioak sumatzen hasi zirenean, antolatzaileek talde guztiak mendian goiti gidatu zituzten, berriro. Txandaka atera ziren taldeak mendi martxa neurturako, neurtu ez zuten gauza bakarra atera eta bost minutura aldapa mortala jaitsi ahal izateko bidean sortutako tapoia izan zen. Eta ilara itxoin nahi ez zuten zenbaitzuk salto egin eta bat batean desagertu ziren. Sasien erditik lokaztuta atera ziren talde berekoak ote? Ibilaldia bukatutzat eman behar zutela zirudienean, parte hartzaileak Amuteko paduretan barrena topatu zituzten euren buruak. Bidearen erdian bi mutilek, baso ur ugariz inguratuta, bi galdera zituzten orriak banatu zituzten taldeak iritsi ahala. Galderak txantxetakoak ote ziren gehien entzundako galdera izan zen, eta brometan ez baziren, ziurrenik talde antolatzaileek eta botanikoren batek soilik zuzen erantzun zituztela, San Google-k ere ez baitzuen horretarako erantzunik aurkitzen. Eta azkenean, Zumardia. Zeruko ateak ireki zitzaizkien zenbaiti eta helmuga igaro aurretik bidean eseri ziren dena eginda zegoela pentsatuta. Eta ez, Damarri plazan finkatu zuten helmuga antolatzaileek. Hala, euria iritsi zen Damarri plazara parte hartzaileekin batera. Trago batzuk hartu zituzten taldekideek jokaldia komentatu bitartean: “Proba oso polita” izan zela edo “gehiegizkoa”, orotariko iritziak entzun zitezkeen. Gutxi batzuk izan ziren bertan mokadu bat hartzen geratu zirenak. Are gutxiago bertan bazkaldu eta musean aritu zirenak gauera bitartean. Oarso Bidasoko Hitza-ren kazetarien artean ere komentatzeko modukoa izan zen asteburuko jokaldia. Lehenik eta behin, probaren eguna nahastu eta larunbatean ziren agertzekoak; saioa igandean zela konturatuta, beste kazetari batengan delegatu zuten ardura, eta kazetaria nonbait ere kamiseta gorria zeramatenak bezala, kamera bai, baina bateria etxean ahaztu zuen. Hortxe igande goizean bost orduz gertatutakoaren laburpena-edo.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.