Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Hondarribiak 17,5 milioi euroko aurrekontua onartuko du bihar

Hori da udal gobernuak biharko osoko bilkura berezira egingo duen proposamena. Alderdi popularrak alde “edo gutxienez abstentzioa” bozkatuko du eta horrek argi berdea emango die kontuei.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2014/12/16
Altuna, Kerejeta eta Sagarzazu, atzoko agerraldian

Altuna, Kerejeta eta Sagarzazu, atzoko agerraldian

17,6 milioiko aurrekontua izango du 2015ean Hondarribiko Udalak, aurtengoa baino %6 handiagoa. Aitor Kerejeta alkateak atzo esan zuenez, “azken zortzi urtetako egoera onenean gaude, inolako zorrik gabe, eta inbertsioak egiteko aukera ematen digun diruzaintzako soberakinarekin”. Jesus Mari Altuna eta Txomin Sagarzazu, bi alkateordeak alboan zituela aurkeztu zuen Kerejetak bihar udal gobernuak aurrekontuen osoko bilkura berezian defendatuko duen proposamena. Proposamena baino ez da, eta EAJk ez du gehiengo absoluturik udalbatzan, baina dagoeneko Jose Miguel Otxotekok (PP) aurreratu du alde “edo gutxienez abstentzioa” bozkatuko duela, eta boto hori nahikoa du gobernuak aurrekontuen proiektua onartua izateko. 2015ean foru funtsa igoko dela espero dute, 2007tik lehen aldiz, eta horrek lagundu dio Hondarribiko aurrekontuari hazten, aldundiak udalei itzultzen dien dirua udal kontuen erdia gutxi gorabehera izaten baita. Altunaren ustez, egoera horrek “bizitza kalitatea eta zerbitzu guztiak bermatzeko modua ematen du”., eta udal gobernuak biharko plenora eramango duen proiektuaren %39a gastu sozialari dagokiola nabarmendu zuen. Alkateak aurreratu zuen 5,5 milioiko inbertsioak egingo dituztela 2015ean. Obra garrantzitsuena Portuko lanen 5. fasea izango da, San Pedro kalearen hasierari eragingo diona, eta hirigintzako beste lan batzuekin lotura izango duena: Jabier Ugarte eta Santiago Konpostela kaleak berriro hiritartu nahi ditu udalak eta Arma Plazatik San Gabriel egoitzarako sarrera hobetu. Beste lan garrantzitsu batzuk Hermandadearen fatxada berritzea eta Ramon Iribarreneko itsaslabarra sendotzea izango dira. Itsaslabarraren obra aurten adostu zen, neguko denboraleen ondorioz izandako kalteei aurre egiteko. Espainiako Gobernuak, jaurlaritzak, aldundiak eta udalak, milioi bana euro jartzea onartu zuten. 2014an ministerioak aurreratu zuen diru hori eta 2015ean gainontzeko erakundeek bere zatia jarri beharko lukete. Beste inbertsio batzuk ere aipatu zituen alkateak, hala nola, Kostako baratzetan bideak hobetzea edota kanposantuan hileta zibilak egin ahal izateko azpiegitura bat. Kulturan, igoera nabarmenena fundazioarentzat Sagarzazu, kultura, euskara, hezkuntza, eta gazteria departamentuez mintzatu zen. 2015. urtean Zuloaga Etxeko lanak egingo dira, baina 2014an abiatutako proiektua da eta aurtengo aurrekontuan du eragin gehiena. Horren aldean, bihar onartuko diren kontuetan partidaz partida “alde handirik ez” dagoela esan zuen, “ez bada igoera bat Arma Plaza Fundazioaren jardueretarako”. Fundazioak parrokiko organoa eta kanpandorreko sarrera konpondu nahi ditu 2015ean, azken hori “bisitaldiak egiteko prestatzeko”. Ondarearen III. Nazioarteko Foroa antolatzeko eta bidai liburu berezi bat prestatzeko ere diru partidak jasoko ditu Arma Plazak. Kiroletan arraun elkartearen egoitzako teilatua konpondu nahi du udalak 2015ean, 46.000 euroko aurrekontuarekin. Bestela, hondartzako itsas jarduerak antolatzeko etxoletan berrikuntzak egiteko proiektua idazteko beste partida bat dagoela erantsi zuen Sagarzazuk. Hezkuntzari dagokionez, Biteri eskolan egingo dituzte lan handienak. Arma Plazako sarrera moldatuko du udalak, irisgarritasuna hobetzeko, eta pasillotako eta jolaslekuko zorua berritu nahi dute. Euskaltegian ere hobekuntza batzuk egingo direla aurreratu zuten atzo. Eta gazteriari dagokionez, herri olinpiadekin itxitako akordioa da berrikuntza handiena; aurtengo ekitaldian “azpiegitura behar handiak” izango dituztela onartu zuen zinegotziak. Hala, 10.000 euroko diru laguntza izenduna adostu du udalak gazteekin. Besteak beste, inauterietako ostirala berreskuratu nahi dute aurten olinpiadek. Saindua Udal Gaztelekuko komunak berrituko dituzte ere 2015ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.