Olatz Mitxelenak irabazi du ipuinen Bordari saria, eta Iñigo Legorburuk Satarka olerki lehiaketa

Larunbatean egin zuten Hondarribiko euskarazko literatur lehiaketako sari banaketa, Kultur Etxean.

Olatz Mitxelenak eta Iñigo Legorburuk irabazi dute hurrenez hurren Hondarribiko euskarazko Bordari eta Satarka literatur lehiaketak. Mitxelenak Oinordetza ipuinarekin irabazi du eta Legorburuk Latina dakien ezjakina naiz olerkiarekin. Ainara Elizondok lau sari irabazi zituen, bigarren sariak eta hondarribiar enenarenak bi kategorietan. Larunbat eguerdian egin zen sari banaketa, Kultur Etxean. Gazteen mailan (B maila), Asier Olaizolak irabazi du ipuinetan, eta Jone Roncalek olerkian. B mailako parte hartzea oso baxua izan da aurten.

Bordari saria

A maila
  • Lehen saria: Olatz Mitxelena, Oinordetza
  • Bigarren saria: Ainara Elizondo, Hiru urtaroa.
  • Hondarribiar onena: Ainara Elizondo.
B maila
  • Lehen saria: Asier Olaizola, Maddiren koadernoa
  • Bigarren saria: Hutsik geratu da.
  • Hondarribiar onena: Asier Olaizola.

Satarka saria

A maila
  • Lehen saria: Iñigo Legorburu, Latina dakien ezjakina naiz.
  • Bigarren saria (ez aequo): Ane Garcia, Urtaroen memoriaz, eta Ainara Elizondo, Alaba.
  • Hondarribiar onena: Ane Garcia eta Ainara Elizondo.
B maila
  • Lehen saria: Jone Roncal, Atzo bertan.
  • Bigarren saria: Saioa Ventura, Negarra.
  • Hondarribiar onena: Jon Aperribay, Nire paradisu partukularrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.