Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Iparra galdu gabe

Oarso Bidasoko Hitza
Bidasoa
2014/12/15
Urtez urte teknologia eraldatzen ari da. Sakelako telefonoak, telebistak, musika aparatuak, ordenagailuak, etxetresna elektrikoak… Kasik gure bizitzako arlo guztietan erabiltzen dugu teknologia eta abaila ikaragarrian ari dira tresnak garatzen; azkarregi, akaso. Berrikuntza hauek ikastetxeetara ere ailegatu dira dagoeneko. Eta, hezkuntzan gauza gehienekin gertatzen den moduan, eztabaidak sortu dira bai irakasleen eta baita gurasoen artean ere. Ez da harritzekoa, hezkuntza bezain gai garrantzitsuak beharrezkoak ditu eztabaidak, hausnarketak eta birformulazioak. Eztabaidarik ez egotea litzateke larria. Zein eragin izango dute teknologia berriek ikasgeletan? Ongi erabiltzen baditugu ona, eta gaizki erabiltzen baditugu txarra (bizitza honetan ia dena bezala). Zer erabili, zertarako erabili eta nola erabili da aurrez adostu beharko genukeena. Dagoeneko ikasgela batzuetan badaude arbel digitalak, ordenagailuak, Internet, proiektoreak, plataforma birtualak. Baliabideak badaude, baina horrekin ez da nahikoa. Tresna hauek zentzuz erabili behar dira, oinarri jakin batzuekin, helburu jakin batzuetarako. Gaia curriculumean txertatua ez badago jai dugu, ez dugu emaitza onik lortuko. Irakasle batzuk ere kexu dira, eurentzat arrotzak diren tresnekin egin behar baitute lan. Ulertzekoa da kezka. Baliabideek, hortaz, ez dute zentzurik curriculumean txertatzen ez baditugu eta irakasleei formazioa eskaintzen ez badiegu. Gaur egungo gazteak @ generaziokoak dira, eta nire ustez eskolek eta irakasleek egunean egon behar dute. Zergatik? Ikasleak euren ikasketa prozesuan motibatzeko. Motibaziorik ez badago ez dago ikasterik. Honekin ez dut esan nahi ikasle bakoitzari ordenagailu bat eman behar diogunik eta lan guztia horrela bideratu behar dugunik. Ez larritu. Baliabide berri hauek aukera ugari eskaintzen dizkigute: ikus-entzunezko tresnak, euskarri interaktiboagoak, iturri eta mota ugariko testuak, taldean lan egiteko aukera, ikasleek euren auto-ebaluaketan modu aktiboan parte hartzeko aukera… Baliabideak tresnak dira. Orain arte ere egiten genituen halako gauzak (bideoak ikusi, abestiak entzun, taldean lan egin…) eta orain, tresna hauekin, errazagoa eta eraginkorragoa izan liteke ikasketa prozesua. Honek guztiak, berriro diot, ez du zentzurik aurre-hausnarketa eta aurre-formaziorik gabe. Eta, non gelditzen dira baliabide tradizionalak?, galdetuko duzue askok. Dena ordenagailuz egin behar al dugu? Liburuak desagertu egingo al dira? Boligrafoarekin idaztea ahaztu egingo al zaigu? Liburutegiak museo bilakatuko al dira? Gauzak ez dira desagertuko, eraldatu egingo dira. Oreka aurkitzea da kontua. Dauzkagun baliabideak arduraz eta orekaz erabiltzen baditugu, gauza bakoitzetik onena baliatzen badugu, ez gara bidetik aterako. Igo gaitezen teknologia berriaren trenera, baina iparra galdu gabe, horretan trebeak baikara batzuetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.