Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ikaragarriak gertatu dira

Oarso Bidasoko Hitza
Bidasoa
2014/12/15
Azken minutuan erabaki dut artikulu honetan idatzi beharrekoaren edukia aldatzea. Ordenadorearen aurrean eseri aurreko asmoa, berriki Lezotik Pasai Donibanera egindako paseoan, Erroteta pare horretan izandako sentsazio gozoa lerrootara ekartzea zen. Bota dute zentral termikoa; horren ukiezina zirudiena; horren garrantzitsu eta beharrezkoa zela ziotena; horrenbeste kutsatu duena; eta, seguru asko, horrenbeste gaixotasunen sorburu izan dena. Orain, 1967tik zutik egon den 115 metroko tximiniatzarra eraisten ari dira. Zentrala ixteko, zaharkituta zegoela eta ingurumenari eta ekonomiari lotutako arrazoiak argudiatu ditu Iberdrolak. Nolanahi ere, inork ez du zentralak, urteotan, inguruan eragindako osasun kalteei buruzko txostenik egin. Eta, egin bada, ez ditugu emaitzak jakingo. Ez litzateke ordain txarra izango, libre geratuko den ia 34.000 metro koadroko lur azalera herritarren zerbitzura jartzea. Baina, hori ere ez da gertatuko. Zentral eraitsiaren argazkiaz aski. Gara egunkariak aste honetan Navajas txostenaz egin duen erreportajean ikusi dudanak eragin dit artikuluaren edukia azken orduan aldatzea. Bertan, Guardia Zibilaren jeneral eta Intxaurrondoko koarteleko buru izan zen Enrique Rodriguez Galindo ageri da, trikornioa buruan eta betaurreko beltzez, Irunen, firme dauden guardia zibil batzuen aurretik pasatzen. Argazkiaz harago, informazioak dio Navajas izeneko txostenak 25 urte daramatzala giltzapean. Gaur egun kargua Auzitegi Gorenean duen Luis Navajasek egin zuen txostena, droga (heroina zehazki) euskal gazteria hiltzen ari zen garaian. Altza, Herrera, Errenteria, Hernani, Pasaia, Elgoibar, Arrasate, Bermeo, Bilboko Otxarkoaga auzoa, Iruñeko Alde Zaharra, Sakana, Gasteiz… 1970ko hamarkadan eta 1980ko hasieran infernua eragin zuen drogak auzo, herri eta hiri horietan. Otxarkoagan soilik ehunka gazte hil ziren. Urte gutxi batzuetara, Luis Navajas fiskalak ikerketa abiatu zuen narkotrafikoaren eta segurtasun indarren artean izan zitekeen loturaz. Txostenak ez zuen aurrera egin. Xabier Arana Euskal Kriminologia Institutuko ikertzailearen hitzak bilduz, Gara-k dio Luis Navajasek garaiko Estatuko Fiskal Nagusiari eman ziola ikerketa, baina honek ez zuela sikiera erregistratu. Ezkutatu egin zen edukia. Ez horrela susmoak, eta gisa honetako informazioak: «Intxaurrondokoei erosi izan diet heroina, eta beraiek niri ere bai», zioen aipagai dugun erreportajean Patxi X-k, 1980ko hamarkadan zazpi urtez heroinazale izandakoak. Ez da heroinaren sarrera eta segurtasun indarrek negozio horretan izan zezaketen lotura ezkutuan eta isiltasun ofizialean geratu diren bakarrak. Berriz ere 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980koaren hasieran, erasotzaile armatu ezezagunek neska gazteak bortxatzeari ekin zioten Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Bermeon, Irunen edota Errenterian, Iñaki Egaña historialariak gerra zikinari buruzko lanean bilduta duenez. Eraso horietako batzuk GAE, GAR eta BVE taldeek hartu zituzten beren gain. Dozenaka erreibindikatu gabe geratu ziren. Bi neska ere hil zituzten bortxatu ondoren: Ana Tere Barrueta 19 urtekoa Loiun, eta Maria Jose Bravo 16 urtekoa Donostiako Loiola auzoan. Oarso Bidasoa aldean izua nagusitu zen. 1979ko azaroan Errenteriako Alaberga auzoan 16 eta 17 urteko bikotea identifikarazi, neskak dokumentaziorik ez zuenez, eraman eta Lezoko moilan bortxatu zuten. Hurrengo egunean polizia neskaren etxean agertu zen. Miguel Castells abokatuak atera zuen ondorioa, bortxaketak estatuak diseinatutako jarduera paramilitarra zirela. Espainiako epaitegiek zigortu egin zuten, baina Estrasburgokoak arrazoi eman zion 1991an. Kontu larri gehiago ere badira argitzeko. 1985eko azaroaren 26an Altzan atxilotu eta Intxaurrondoko koartelera eraman zuten Mikel Zabaltza. Berarekin batera atxilotutakoek torturak salatu zituzten. Bere gorpua Bidasoa ibaiaren uretan aurkitu zuten, Endarlatsan, 20 egunera, bertsio ofizialaren arabera, guardia zibilei zulo bat erakustera zihoala, ihes egin eta itota. Wikipedian jasota dagoenez, Pedro Gomez Nieto agenteak Zabaltza koartelean hil zela esan zion Alberto Perote CESIDeko koronelari. «Zabaltza eskuetatik joan zaie, galdeketan geratu da. Inoiz ez dute atzemango zer gertatu den. Litekeena da bihotza gelditu izana buruan plastikozko poltsa jartzearen ondorioz». Kasu hau ere argitu gabe geratu da. Bai, ikaragarriak gertatu dira!  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.