Presoen eskubideen aldeko sarearen Hondarribiko taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu gaurko Soroetan lehenik eta Banako tabernan arratsetik aurrera.
Arratsaldean, 16:00etatik, haurrentzako jolasak antolatzen ari dira eta presoen aldeko leloekin mural bat osatu nahi dute. Soroetan bereziki haur eta gaztetxoentzat antolatuko dituzte ekitaldiak, hala nola, jolasak, graffitiak egiteko aukera, txokolatada eta abar.
Ondoren Markel Ormazabal preso ohia donostiarraren
Hemen naiz, ez gelditzeko baina liburua aurkeztuko dute Banako tabernan, zortzietan.
Bukatzeko, Banakon ere, kontzertuak izango dira, 22:30etik aurrera. Sangre de Mono taldeak joko du, eta irundarren saioaren ondoren, bi DJ ariko dira musika jartzen: Soma Sound System eta Jamal Mufasa.