
Giro bustia izan da gaur goizean Hondarribian eta jende gutxi animatu da liburu eta diska azokara. Gaur Arantxa Urretabizkaia eta Maite Gonzalez Esnal izan dira haien liburuak sinatzen; bihar Jabier Muguruza eta Fernando Garciaren txanda izango da.

Albaolaren laguntzaz antolatu dute lehiaketa; itsasoa da bideotan landu beharreko gaia. Lehiaketa gaur goizean aurkeztu dute, San Pedroko Itsas Faktorian, eta oinarriez gain, Urkia-Ziardegi familiak bizitako esperientzia kontatu dute. http://youtu.be/iX3otcBr7UI

Datorren astean Gabonetako kontzertuak emango ditu Hondarribiko Musika Eskolak. Astelehenetik larunbatera, biak barne, egunero saio bat izango da Kultur Etxeko areto nagusian. Larunbatekoa salbu, gainontzeko emanaldi guztiak arratsaldez egingo dituzte. Gabonetako kontzertuak

Presoen eskubideen aldeko sarearen Hondarribiko taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu gaurko Soroetan lehenik eta Banako tabernan arratsetik aurrera.

Olinpiadetako bigarren jardunaldia igande goizean egingo da. Taldeek Guadalupera igo eta bertatik jaitsi beharko dute, bidean proba batzuk eginez. Eguerdian bukatuko da jardunaldia eta festa egingo dute Damarri plazan.

Astelehenean itxiko da haurren olentzero lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea. Hamasei urtetik beherakoentzat da lehiaketa, eta taldeka parte hartu behar dute, zortzi eta hamabost kide bitarteko taldeetan.