Eguberri atariko kontzertua izango da igande eguerdian Portuko elizan
Igandean, hilak 14, eguberri atariko kontzertua emango dute Klink eta Argoiak abesbatzek Portuko elizan, 12:30ean. Ibon Sanz organistaren laguntza izango dute. Emanaldia doan da, baina garaiz iristea gomendatzen da, lekua hartzeko eta abeslarien jarduna ez oztopatzeko.