Albaolaren laguntzaz antolatu dute lehiaketa; itsasoa da bideotan landu beharreko gaia. Lehiaketa gaur goizean aurkeztu dute, San Pedroko Itsas Faktorian, eta oinarriez gain, Urkia-Ziardegi familiak bizitako esperientzia kontatu dute.
http://youtu.be/iX3otcBr7UI
Lehen aldi antolatu du Bideo Lehiaketa Irrien Lagunen Klubak, eta estreinaldia, Albaolaren laguntza izan dute irrizaleek. Gauzak honela, gaia, kasik ezinbestean itsasoa behar zuen. Lehiaketan hiru bideo modalitate egongo dira: familiena, lagun taldeena eta ikastetxeetako gelakideena. Modalitate bakoitzak arau zehatz batzuk ditu, baina, bideoa egiteko orduan talde guztiek euskal abesti bat hartu beharko dute inarri.
Txo Mikmak txikia diskoaren
Albaola abestia aukeratzen dutenek, dagokion ataleko sariaz gain, Albaola Itsas Faktoriaren sari berezia irabazteko aukera izango dute.
Bideoak jasotzeko epea, urtarrilaren 15ean zabalduko dute, eta otsailaren 15era arte egongo da zabalik. Bideoak
WeTransfer zerbitzuaren bitartez bidali behar dira
kudeaketa@irrienlagunak.com helbidera.
I. bideo lehiaketa