Urretabizkaia eta Gonzalez Esnal azokara joango dira larunbatean, haien liburuak sinatzera
Hondarribiarrak eta herriko literatur tailerren arduradunak aurten argitaratutako lanak sinatuko dituzte, 12:00etatik 14:00etara. Igandean bi irundarren txanda izango da, Jabier Muguruza eta Fernando Garcia. Aurten Arrantzale auzora itzuli da Hondarribiko XX. Euskal Liburu eta Diska Azoka.
Arantxa Urretabizkaia hondarribiarrak eta herriko literatur tailerren arduraduna den Maite Gonzalez Esnal donostiarrak euren liburuak sinatuko dituzte bihar eguerdian Hondarribiko liburu eta diska azokan, 12:00etatik 14:00etara. Ordu berean, baina igandean, Jabier Muguruza eta Fernando Garcia irundarrak agertuko dira azokan dira, asmo berarekin. Aurten 20 urte betetzen ari da Hondarribiko Euskal Liburu eta Diska Azoka eta, Portuko lanak bukatuta, Arrantzale auzora itzuli da, jatorriko lekura.
Gonzalez Esnalek bere jaioterrian kokatu du Viajes, frutas, barrios, 1970-80 hamarkadetan. Izenburuak dioen bezala, hiru ataletan dago liburua banatuta: “Funtsean badute loturaren bat, baina gehiago arlo literariotik, Viajes eta Frutas atalak lotuagoak daude, Barrios idaztera barruko bulkada batek eraman ninduen, neskatila baten ahotsa dago hor”, azaldu zuen egileak Donostiako Liburutegi Nagusiko sotoan egindako aurkezpenean.
Viajes, frutas, barrios Hondarribiko Zuloaga Etxean aurkeztu zenean, Arantxa Urretabizkaia izan zen zeremonia maistra. Lagunak izateaz gain, elkarrekin itzulpen lanak egin izan dituzte, eta bihar ere elkarrekin ariko dira biak, hori bai, bakoitza bere liburua sinatzen.
Asteartean egin zuten azokaren aurkezpena
Urretabizkaiak Zuri beltzezko argazkiak argitaratu du aurten, eta Donostian girotuta dago ere, baina zertxobait lehenago, 36ko gerra ostean. Zentzu horretan, ukitu autobiografikoa du Urretabizkaiaren nobelak —Donostian jaio zen, 1947. urtean—, idazlearen haurtzaroko giroa jasota ageri delako: “Hauxe da nire asmoa: nire haurtzaroan kokatutako tresnaz, argazkiak hartu dizkiot iraganari eta argazki horiekin kontatu nahi dut nola izan zen hezia gaur zahartzaroaren atarian dagoen belaunaldia, nolakoa zen bizitza, sasoi hartan, urte haietan, Donostiako bazterreko auzo apal batean bizi zen familia euskaldun, euskaltzale, antifrankista, kristau eta langile baten inguruan”. Urretabizkaia jaio zenean, aita —36ko gerran gudari izana— preso zegoen Txomin Enea auzoan.
Igandean, irundarrak
Igandean bi irundarren txanda izango da, Jabier Muguruza eta Fernando Garciarena. Muguruzak helduen literaturari heldu dio aspaldiko partez, eta lotura bezala hildakoak dituzten kontakizun laburrak bildu ditu Hilen logika ezkutua-n. Abesten bezala, gozo idazten du irundarrak eta bere azken lana irakurtzen duenak hori egingo du, gozatu, eta barre egin, musikari eta idazleak hain berezkoa duen umoreaz zipriztinduta baitator Hilen logika ezkutua.
Aldi berean, Fernando Garcia herrikidea izango du gertu Muguruzak, bere estreinako lana aurkezten. Garcia Irungo literatur tailerreko partaidea da eta tailerreko gainontzeko kideek animatu zuten 3 korapilo argitaratzera, egileak testua erakutsi zienean irakurri zezaten. Polizia eleberria da 3 korapilo, Hondarribian kokatuta dagoena.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.