Hondarribiarrak eta beste zazpi dantzarik sei koreografia dantzatuko dituzte larunbatean Itsas Etxean, horietako bat Karrerak berak sortua.
Zortzi dantzarik hartuko dute parte emanaldian
Iker Karrera hondarribiarra partaide den Laboratorio 180º (Lab180) taldearen
Cada loco con su tema dantza sortaz gozatzeko aukera izango da larunbatean, hilak 12, Itsas Etxea Auditoriumean. Sarrerak 7 euro balio du eta dagoeneko Interneten eros daitezke. Bestela, emanaldiaren aurretik salduko dituzte leihatilan, bi ordu lehenagotik hasita.
Ordu eta erdian, zortzi dantzari taularatuko dira eta sei koreografia landuko dituzte, 6 pieza motz. Pieza guztiak dantza garaikidekoak dira, baina estilo oso desberdinekoak. Izan ere, koreografo desberdinek sortu dituzte pieza horiek, Lab180rentzat espreski. Denek gauza bat dute komunean, Espainiako errefrauen bilduma dutela oinarri, baina hortik harago antzekotasun gutxi, hautatutako sortzaileek erreferente artistiko desberdinak dituztelako.
Koreografoak: Juan Eymar, Manuel Barrero, Amaya Galeote Fernando Lazaro eta Iker Karrera.