Udal gobernu sozialistaren "kudeaketa txarra" eta "gardentasun falta" kritikatu ditu EAJren udal taldeko bozeramileak "aurreikusitako diru-partidarekin bidegorria ez eraikitzearen arrazoia ezkutatzeagatik".
Xabier Iridoy EAJren bozeramailea
EAJren udal taldeko Xabier Iridoy bozeramaileak PSEren udal gobernuaren aurka jo du gaur goizean komunikabideen aurrean egindako agerraldian. “Kudeaketa txarra” eta “gardentasun falta” leporatu dizkio PSEri Behobia eta Oxinbiribil arteko bidegorriaren harira. “Behobia eta Azken Portu arteko bidegorrira bideratutako 800.000 euroak galdu izana” deitoratu du jeltzaleak.
Orain urte bete, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak aurrera ateratzeko “EAJk eta PSEk sinatutako akordioari esker, 800.000 euro” bideratuko zirela aipatutako bidegorrira adierazi du Iridoyk, baina “urtea amaitzear dagoenean, ikusten duguna zera da, denak berdin jarraitzen duela”.
Hala, inbertsioa ez gauzatzearen “zergatiak” ez dituztela ezagutzen kritikatu du Iridoyk. Hori dela eta, “gardentasun falta” egotzi dio eta ildo horretan, PSEren udal gobernuari. Halaber, irundarrei “iruzurrik ez egitea” eskatu dio bozeramaile jeltzaleak Jose Antonio Santano alkateari eta PSEren udal taldeari.