Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Urtarrila bukaeran itxiko dute Zuloaga Etxea, handitzeko

Bi hilabetez liburutegi zerbitzurik gabe geratuko da herria, denbora hori beharko dutelako Biteri kaleko lor zoruan jarriko dituzten moduluetara materiala eramateko. 2015eko abenduan nahi dute inauguratu Kale Nagusiko biblioteka berria.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2014/12/10
Sagarzazu eta Guevara, atzo

Sagarzazu eta Guevara, atzo

Apiriletik, 2015 bukatu arte udal liburutegiak Biteri kalean eskainiko du zerbitzua, duela urte batzuk behin behineko anbulatorioa egon zen leku berean. Urtarrila bukaeran hasiko dira Zuloaga Etxea handitzeko lanak, eta Biteri kalean jarriko diren moduluetan egokituko dute liburutegia. Behin behineko egitura moldatzeko bi hilabete beharko dituzte, eta horrek esan nahi du urtarrileko azken astetik martxoa bukatu arte ez dela liburutegi zerbitzurik egongo. Hala argitu zuten atzo Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziak eta Kote Guevara Udal Liburuzainak, prozesuaren xehetasun guztiak emateko deituriko prentsaurrekoan. Sagarzazuren esanetan, bi hilabete beharko dituzte behin behineko liburutegia Jostaldi ondoko lur sailean irekitzeko: “Behin Zuloaga Etxea eta Kale Nagusiko alboko eraikina handitzeko lanen esleipena amaituta, orain hurrengo urratsa epe batez liburutegia Biteri kalera eramatea da. Aurreikusita dago urtarrilaren azken astean gaur egungo eraikina ixtea eta materiala eramaten hastea; prozesu horrek bi hilabete iraungo du, ondorioz otsailean eta martxoan ez dugu liburutegi zerbitzurik izango. Zortzi aste horietan zehar material guztia kokaleku berrira eramango da, eta gainerakoa biltegian gorde eta material-garbiketa egingo dugu”. Bi hilabetez bibliotekako zerbitzu nagusirik gabe geratuko da herria, baina hainbat jarduera egin egingo dira, lekuz aldatuta bada ere. Hala, orain arte Zuloaga Etxeko beheko solairuan egin izan diren bilerak, Kultur Etxean egingo dituzte aurrerantzean, baita berritutako Zuloaga Etxea inauguratu ondoren ere. “Urtarrilerako bilera gune horren erabilera eta funtzionamendurako araudi bat izan nahi genuke” erantsi du zinegotziak. Zuloaga Etxean egiten diren gainontzeko ekitaldiak ere (ipuin kontaketak, literatura tailerrak…) lekuz aldatuko dituzte, baina oraindik ez dute zehaztu bakoitza non egingo den. Helburua, zerbitzu bera ematea Behin-behineko azpiegiturak 680 metro koadro izango ditu, solairu bakarrean. Liburuzainaren arabera, egungo zerbitzu bera emateko prestatuko dituzte moduluak, “80 bat irakurketa gunerekin, gazte eta helduentzako eremuak banaturik, eta gaur egun Zuloaga Etxean eskaintzen ditugun zerbitzu bera eskainiko dute”. Liburutegi probisionala egokitzearen aurrekontua 94.320 eurokoa izango da; zati gehiena moduluen alokairuak eramango du (84.579 euro), eta materiala eramateak 9.740 euroko kostua izango du. Egungoaren bikoitza Guevarak uste du Biteri kalean hamar bat hilabetez eskainiko dutela zerbitzua, Kale Nagusiko biblioteka berria 2015eko abendurako inauguratu dezaketela. 1.203 metro koadro izango ditu, 947 metro koadro Zuloaga Etxean eta beste 257 metro koadro 10. zenbakiko solairuan. “Bi eraikinak lotuta egongo dira barrutik, eta 149 irakurketa gune eskainiko dizkigute, gaur egungo 76en aldean ia bikoitza”, argitu du liburutegiko arduradunak.

Zuloaga Etxe berria

  • Beheko solairua: Harrera gunea, automailegu zerbitzua eta haur liburutegia (haur txokoa barne).
  • Lehen eta bigarren solairua: multimedia maileguak, irakurketa gelak eta ikasketa gelak, eta Bordari Funtsa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.