Gutuna: "TAO zerbitzuaren gehiegikeriak"
Abenduaren 8a, jai eguna, eguraldi kaxkarra eta zein plan hobeagorik haurrekin egiteko Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak ikustera joatea baino. Hondartza Kiroldegira iritsi eta euria barra barra. Kotxea aparkatu eta barrura. Ikuskizuna bikaina baina atetzerakoan kanpoko sorpresa handiagoa oraindik. Dozenaka kotxetik gora isunarekin TAO ez ordaintzeagatik.
Gertakizun hau, Hondarribiko udalak aldez aurretik TAO zerbitzua Foru eta Minatera kalean urte guztian zehar ezartzearen ondorio zuzena da. Pasa den hilabetean kaleratu genuen idatzian bezala, TAO zerbitzuaren luzatze honek diru bilketaren helburua azalerazten du. Nahiz eta udalbatzaren adostasunez edo eta zinegotzien gehiengoarenpean izan. Jarrera autoritario hau ez dio inondik ere herritarron beharrei erantzuten.